Larunblai: haurrek euskara praktikatzeko jarduera berria

Erabiltzailearen aurpegia Berriobeitiko Udala 2017ko ira. 21a, 12:42

Berriobeiti (argazkia: berriobeitiko Udala).

Zazpi eta hamaika urte arteko umeentzako egitasmoa da. Bi talde eginen dituzte: bat, Artikan, eta bestea Berriobeitin.

Programa berri hau D ereduan ikasten duten 7-11 urte (L.H.2-6) bitarteko haurrei zuzenduta dago. Larunblairen helburua hau dugu: eskolatik kanpo haurren arteko harremanak euskaraz izatea, aisialdiko ekintza dibertigarrien bidez. Hori izanen da, hain zuzen ere, horretan trebaturiko monitoreen lana: beraien artean euskaraz egiteko ohituretan eragitea.

Jarduera larunbatetan izanen da (16:30-18:30 ordutegian) eta bi talde antolatuko dira: bat Artika eta beste bat Berriobeiti. Txandaka eginen dira: larunbat batean Artikan eta hurrengoan Berriobeitin). Haurrek aukera izanen dute horietako batean parte hartzeko edo, nahi duena, bietan.

Urte osoko kuota 30€ dira talde batean izena emanez gero eta 60€ bi taldetan izena emanez gero.
Izena emateko: irailaren 25etik 29ra, Euskara Zerbitzuan, fitxa hau Udaletxean aurkezturik; telefonoz (634 515 384) edo emailez (euskara@berriobeiti.eus).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!