Guernica eta Gernika

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2017ko api. 26a, 11:57

Zaldia, zezena, ama, umea, gizona, gorpuzkiak, negarra... lorea. Horra hor gaurko erretratua. Sarraskiaren argazkia. Gerraren irudia. Gernika, pintoreak ikusita.

Laurogei urte. Data biribila. Ongi da gogoratzeko. Gauza hauek gogoratu egin behar dira. Kontu hauekin ikasi egin behar da.

Zaldia, zezena, ama, umea, gizona, gorpuzkiak, negarra... lorea. Horiek dira Picassoren protagonistak. Urtetan, beldurrak eta errepresioak zigortutako gizon-emakume isilak.
Baina, hitz egin dute horiek azkenerako. Tantaka eskuratu da haien informazioa. Gaur ezagunak dira barbaroen ekintzak. Ezagunak dira hiltzaileak. Jada ez dago dudarik: nork zer egin zuen, zergatik eta zertarako.
Laurogei urte igaro dira bonbardaketatik; laurogei, koadroa pintatu zela. Hezur-haragizko Gernikari zor zaio olio-pinturazko Guernica. Opari ona litzateke laurogeita batgarren urteurrenerako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!