Zure euskara ikasle esperientzia esaldi bakarrean idatzi, eta jaso sari bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako AEK 2015ko ira. 17a, 13:20

Lehiaketako irabazleak Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean gaua igaro ahal izanen du.

Iaz esaldi horrekin Iosu izeneko euskara ikasleak sari nagusia eskuratu zuen: Zugarramurdiko Graxiana Aterpetxean gaua+gosaria+museorako sarrerak (bi lagunentzat).

Aurten ere sariketa bera antolatu dugu, eta Zugarramurdiko egonaldia ere irabazlearen zain. Bertan parte hartzeko euskara ikasle bezala izan duzun esperientzia esaldi bakar batean idatzi behar da.. Kontakizunik ederrenarentzat sari nagusia izanen da, eta irailaren 23an jakinaraziko da, bestan bertan.

Irailaren 23rako euskara ikasleen besta prestatzen ari gara. Bertan, besteak beste, musika emanaldia, bakarrizketa, mintzodromoa...izanen ditugu. Laster besta beraren egitarau osoa aurkeztuko dugu.

 

Sariketan parte hartzera animatuz gero, bidali zure bizipena euskaraikasleenbesta@gmail.comhelbidera, eta zure inguruko euskara ikasleak ere anima itzazu. Eskerrik asko)

 

Helbide berean izena eman dekazezue

 

  • Bestaren atarian, hilaren 21ean, euskara ikasleentzat antolatuko dugun “Hitzajolas” diktaketa-sariketan

  • Irailaren 23an, arratsaldeko 7etan izanen den mintzodromoan

 

Eskerrik asko eta laster arte.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!