Fernando Rey itzultzailea saritu du Editargik

Bidane Beloki Ezker 2024ko urr. 24a, 11:00

Atzo abiatu zen Nafarroako VIII. Edizio Azoka itzultzaile nafarrari egindako omenaldiarekin. “Sorprea atsegina” izan da Reyrentzat garaikurra jasotzea. Urriaren 23tik 27ra bitartean Sarasate Pasealekuan jarriko dute azoka.

Fernando Rey Escalera itzultzaile nafarrak egindako ekarpena. 2007an dagoeneko Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lanaren itzulpenagatik Euskadi Saria lortu zuen. Baina, orain, Editargik, Nafarroako sortzailearen ibilbideari egin dio aitortza.

1961ean Iruñean jaioa eta medikua eta zirujaua ikasketak dituen arren, hamarkada luzez izan da itzultzaile Nafarroako Gobernuan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. “Sorpresa atsegina” izan da saria Reyrentzat eta bere barneak ere astindu ditu: “ibilbidea saritzen dutenean, ez ote diren esaten ari “eskerrik asko”, zaharra zara eta segi etxera”. Umorea alde batera, oraingoz, ez du itzulpengintza bazterrean uzteko asmorik, “jarraituko dut ahal dudana egiten kultura eta euskararen normalizazioa bultzatzeko”, gaineratu zuen Reyk.

“Literaturaren munduan, eta gure herri sufritu honetan, zubi izatea izan da beti nire ametsa”, abiatu du Reyk diskurtsoa. Zubi lana egiten du itzultzaileak eta hartara, itzultzaile orori ere egin die aintzatespena. Kultura “bizikidetzarako tresna” gisa ulertzen du Reyk eta amets du “inposizioa eta injustizia garaituko dituela”. Bere hitzartzean argitaletxe independenteei eskerrak eman dizkie eta haien lana txalotu eta aldarrikatu.

Euskarazko itzulpengintzan aritua da Rey. Esku artean askotariko liburuak izan ditu eta horietako askorekin lan egiteko aukera ere izan du; 30 liburutik gora euskaratu ditu. Literaturaren klasikoak tarteko Arthur Conan Doyle, Bohumil Hrabal edota Orhan Pamuken lanak itzuli ditu. Italiar literatura euskarara ekartzen egin duen bidea ere nabarmentzekoa da, besteak beste, Natalia Ginzburg, Gianni Celati, Andrea Camilleri, Pier Paolo Pasolini eta Elena Ferranteren lanak itzuli ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!