Iruñaldia, euskarazko sortzaileen jaialdia

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 15a, 12:47

Maitane Bueno (Laboral Kutxa), Maider Beloki (Iruñeko Udaleko Kultur zinegotzia) eta Amaia Ocerin (Loraldia eta Iruñaldiako antolatzaileetako bat).

Iruñaldiak euskal sortzaile berri eta erreferentziazkoak ekarriko ditu hiriburura. Musika, dantza, literatura, antzerkia eta bertsolaritza uztartuko dira. Azaroaren 18an hasi eta 23ra bitarte hamar ikuskizun izanen dira. Iruñeko Udalaren babesarekin, Katakrak, Karrikiri, Laba, Zaldiko Maldiko eta Euskaldunon Topaguneak hartu dute parte.

Euskaraz eta euskaratik sortutako proposamenak izanen dira Iruñaldia-ko protagonista. "Jaialdiak denetik uztartezen du: musika, dantza, literatura, antzerkia eta bertsolaritza. Erdalduna den horrek ere gozatzeko aukera izanen du", adierazi du Amaia Ocerin Iruñaldiko antolatzaileetako bat denak. "Disziplina desberdinen uztarketaren emaitza ere izanen da Iruñaldia", jakinarazi du. Bilboko Loraldia jaialditik eratorritakoa da Iruñaldia. Azaroaren 18tik 23ra hamar ikuskizunez gozatzeko aukera utziko du. 

Frankestein agurgarria izanen da lehena

Jaialdia liburu-disko batek zabalduko du Petti Bera eta Ana Galarragaren eskutik: Frankestein agurgarria izenarekin euren lana aurkeztuko dute azaroaren 28an. Egun berean, udaletxeko plazan Duguna Iruñeko Dantzariak taldearen eta Broken Brothers Brass Band taldearen arteko emanaldia ikusi ahal izanenda. Haiekin gainera, Sustrai Colina eta Sarai Robles bertsolariak ere ariko dira.

Egun zoragarriak izeneko antzezlana taularatuko dute Gaiarre antzokian azaroaren 19an;  Angel Errok bere azken lana, Itzulpena aurkeztuko du Karikirin Pettiren akustikoa lagun; Munstroen bila: ohe azpian aurkitutakoak ikuskizuna emanen dute Maria Oses eta Idoia Asurmendik azaroaren 21ean Katakraken; Maialen Lujanbio bertsolariak RR izeneko proposamen performatiboa eskainiko du Katakraken egun berean; Bozak taldeak Iruñaldirako propio sortutako lan berezia izanen da: hiru emakumeren ahotsak bilduko dituzte Nerea Erbiti, Lide Hernando eta Maialen Errotabehererenak; eta bukaera, azaroaren 23an izanen da: Zaldiko Maldiko elkartean ardo dastaketa eginen da Baztango Xurie upategiaren eskutik eta Mikel Inun-en musikarekin. Udaletxe plazan Kukai dantza taldeak Gelajauziak ikuskizuna eskainiko du eta Patxo Telleriaren lana, Ai, gure juaneteak antzezlanaz gozatu ahal izanen da Nafarroako antzerki eskolan.

Ekitaldi guztietarako sarrerak irunaldia.eus webgunean eskura daitezke. Baita informazio osatua ere.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!