Euskaraz bizitzeko nahiaz eta beharraz ohartarazi zuten atzo kalean Iruñeko Euskalgintzako kideek. Sortzen, Ika, Aek, Administrazioan Euskaraz, Steilas, ELA eta LABek osatzen dute. "Euskarak bizi duen egoerarekin kezkatuta gaude, bereziki haur eskoletako egoerarekin", azaldu du Amaia Razkin Iruñeko Euskalgintzako kideak. "Une hauetan haur eskola bakarrak du euskarazko murgiltze eredua. Hori irauli beharra dago", uste du. iruñeko Udalarentzat "lehentasuna" izatea nahi dute auzo guztietan euskarazko lerroak izatearena. "2015ean, Iruñeko alkatetzan aldaketa izan zenean haur eskoletan ere aldaketa nabarmena izan zen", gogoan izan du Razkinek. dio Iruñeko Euskalgintzak. Bi haur eskola bakarrik euskaraz izatetik lau izatera pasa ziren eta Iruñeko auzo desberdinetan jarri zituzte: Txantrean, Arrotxapean, Donibanen eta Arrosadian. "Epai batek baina, eskola eredu horiek atzera bota zituen eta egungo egoerara ekarri gaitu. Bakarrak du euskarazko murgiltze eredua. Beste batzuetan, ingelesarekin tartekatzen da euskara", azaldu du Razkinek.