Kooperatibismoaz mintzatuko dira Zabaldik antolatutako Elkartasun hamabostaldian

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 6a, 09:52

XXVI. Elkartasun hamabostaldia antolatu du Zabaldi Elkarteak. Gaurtik hasita dokumental emanaldiak, hitzaldiak eta mahai-inguruak izanen dituzte. Kooperatibismoa izanen dute gai nagusi eta aztegai. Argentinako, Italiako, Kurdistango eta Latinoameriketako adibideak ekarriko dituzte eta gertagokoak ere bai: AZ Ekimeneko partaideak edota Artieda Ekoaldeko kideak izanen dira. 

Zabaldik hamaseigarrenez antolatu du elkartasun hamabostaldia. Kooperatibismoa izanen du aztergai bereziki prestatu dituen hitzaldi, dokumental emanaldi eta mahai-inguruetan. "Ekonomiaren beste eredu batzuk aztertuko ditugu. Kooperatibismoa aztertuko dugu adibide hainbatekin", azaldu du Arantza San Julian Zabaldi Elkarteko kideak. "Argentinako, Italiako eta Kurdintasngo adibideak izanen ditugu eta gertuagokoak ere bai", azaldu du. AZ Ekimeneko kideekin eta Artiedako ekoaldekoekin azaroaren 16an eginen dute mahai-ingurua euren "funtzionamendua eta filosofia" ezagutzeko. 

Egin klik argazkian eta entzun Arantza San Juliani egindako elkarrizketa. 

Elkartasun hamabostaldia, hitzorduak:

Azaroak 8 19:00etan:  DOKUMENTALA: "Cuidar entre tierras : ¿quién sostiene la vida cuando las mujeres migran?" . Sinopsia: "Cuidar entre tierras" zaintza-kateetan finkatzen da, nazioz gaindiko fenomeno urbanizatua, Hegoaldeko emakume globalen gorputzean harreman kolonialen indarraldia islatzen duena. Ekonomia globaleko zainketen zereginari buruzko hausnarketa, ezinbestekoa bezain ikusezina. Bizitzak erdigunean ekimenak aurkeztuko du, 2023ko azaroko greba feministaren plataforma antolatzailea, zainketen sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko.

Azaroak 9  19:00etan  HITZALDIA: "Apostando por lo común" Lucia Linsalataren eskutik. Latinoamerikako Ikasketetan doktorea eta irakaslea Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta Nazioarteko Harreman eta Diplomatikoetan lizentziatua Triesteko Unibertsitatean (Italia). Bere ikerketak Boliviako eta Mexikoko komunitario-herrikoiaren azterketan eta Latinoamerikako sektore indigena eta herrikoien kultura politikoaren azterketan oinarritu dira.

Azaroak 10  19:00etan HITZALDIA: "Cuando el trabajo y la solidaridad se unen" Marina Joskirekin, La Dignidad erakundeko koordinatzaile nazionala, Emakume eta Aniztasunen idazkaria UTEP (Argentinako herri ekonomiaren langile elkartea).

Azaroak 13  19:00etan HITZALDIA: "El cooperativismo en la economía de guerra" ROJAVA AZADIko partaide baten eskutik. Rojava Azadi Kurdistanen egiten ari diren borroka emantzipatzaileen aldeko ikusgarritasuna lantzen duen kolektiboa da, emakumearen askapenean, gizarte-ekologian eta komunalismoan oinarritzen den paradigma politikoa kontuan hartuta, estatu-nazioaren egituren alternatiba gisa.

Azaroak 15  19:00etan HITZALDIA: "Procesos colectivos, cuidando vidas aquí y allá"  Ceres Luisa Antunes Brasilgo MSTko (lurrik gabeko landa langileen mugimendua) kideak nekazarien borroka sozialaren esperientzia hurbilduko digu, baita kooperatibismoa, kanpo ekintza eta bere oinarrietako mugimenduak eta hezkuntza eta prestakuntza lan indartsuak garatzen ari den lankidetza ere.

AZAROAK 16, 19:00etan MAHAI-INGURUA: "Kooperatibismoa, esperientziak landa-inguruneetan eta ingurune komunitarioetan . Parte hartuko dute IXANBRE (Artieda-Aragoneko kooperatiba soziala),  ARTERRA BIZIMODU (Artiedako ekoaldea, Nafarroa) eta AZ SARE KOMUNITARIOA (Iruñeko Alde Zaharreko sare komunitarioa, auzoko hainbat proiektu, kolektibo eta presona biltzen dituena).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!