Atzerritarren bide-lagun izateko garrantzia aztertzeko online mintegia egingo dute asteazkenean

Bidane Beloki Ezker 2023ko aza. 6a, 08:51

Gazteak Kideak antolatutako formakuntza batean.
Atzerritarrei laguntzearen garrantzia aztertuko dute arratsaldeko 16:00etan hasiko den saioan. Memoriako eta Bizikidetzako Departamentuak antolatuta, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak eta gizarte-erakundeek ere parte hartzen dute.
 

Datorren asteazkenean, azaroak 8, Gizarte Mentoriako Tailerra. Bide-laguna edukitzeko eskubidea online mintegia eskainiko du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Sailak.

Atzerritarrei laguntza ematearen garrantzia aztertzeko xedez, programaren berri emateko saioa antolatu dute arratsaldeko 16:00etan. Online saio irisgarria izango da. Azpitituluekin eta zeinu-hizkuntzan eskainiko dute ordubeteko iraupena duen hitzaldia. Parte hartzeko izen-ematea web inprimaki baten bidez egin ahal izango da. Eta, Anfasek gonbidapenak erraztuko ditu Irakurketa Errazean.

‘Pertsonak gara' programaren barruan kokatzen da bide-lagun tailerra. gizarte osoari, sentsibilizazio-jardueren bidez, gure eskubideei buruzko hainbat errealitate azaltzea, eta egunero giza eskubideen alde lan egiten dutenei balioa ematea" da programaren helburu Nagusia.

Programatik egiten diren jardueren artean, online saioen ziklo irisgarria dago. Orain arte landutako gaiak hauek izan dira: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsal eskuragarria; duintasunez hiltzeko eskubidea eta gorroto-diskurtso aurreiritzi eta diskriminatzaileak; adingabeek familietan hartzeko duten eskubidea; osasun mentala eta giza eskubideak; eta presoen eskubideak.

Webinarrean parte hartuko dute Laura Laquidain, Nafarroako Gobernuko Kulturarteko Laguntza eta Bitartekotza Saileko buruak; Unai Esparza, Mentoria Social Programa Kideak ekimeneko arduradunak; Zakaria Krachace, Kideak Programako partaideak mentore gisa, eta Berta Abad, Kideak Programako mentore boluntarioak. Irati Goikoetxeta Bizikidetza Ataleko burua izango da moderatzailea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!