'Bide berriak ehuntzen: Hegoaldetik Iparralderako kooperatibismoa', Zabaldiko elkartasun hamabostaldia astera doa

Euskalerria Irratia 2023ko aza. 3a, 08:46

Datorren astelehenean, azoaroak 6,  hasiko da XXVI. Elkartasunaren Hamabostaldia Zabaldik urtero antolatzen duena. Edizio honetan kooperatibismoaren inguruan izanen da.Dokumentalak, hitzaldiak eta mahai-inguruak osatuko dituzte

Datorren astelehenean, azoaroak 6,  hasiko da XXVI. Elkartasunaren Hamabostaldia Zabaldik urtero antolatzen duena. Edizio honetan Kooperatibismoaren inguruan izango dira ekitaldi guztiak munduko hainbat komunitatek eta kolektibok sortzen dituen benetazko alternatiben inguruan. Horretarako, hegoaldeko herrialdeetan eta gure inguru hurbilenean gauzatutako kooperatibismo-esperientziak izango ditugu, ezagutzak zabaltzeko aukera emango digutenak, elkartzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazioak sortuz. Egungo sistema ekonomikoa etengabeko krisian dago eta batzuetan, eraldatzeko  zaila dirudi. Krisi honen ezaugarria akats sistemiko bat da, bizitzaren iraunkortasuna kolokan jartzen ari dena, eta klima-aldaketa da gizarteak maila globalean aurre egin behar dion erronkarik handiena. Ildo horretan, klima-krisiak eragiten dituen ondorioek eragin handiagoa dute herrialde pobretuetan eta herrialde horietan bizi diren kolektibo ahulenetan. Hala ere, garapen-eredu desberdinak daude, komunitate jakin baten bizi-baldintzak hobetzeko aukera eman dezaketenak, eta bereziki, arriskuan dauden kolektibo sozialenak.

Horren adibide da kooperatibismoa; izan ere, lan-merkatuaren eta merkatu ekonomikoaren alternatiba izateaz gain, gizartea antolatzeko modu propio gisa eratzen da, berdintasuna, elkartasuna eta kudeaketa demokratikoa bezalako balioak sustatzeko gai dena, giza eta lan-eskubideen babespean. Errealitate ezberdinak ezagutzeko, lau hitzaldi, mahai-inguru bat, dokumental emanaldi bat eta erakusketa bat prestatu dute.

ERAKUSKETA "Rojava , la primavera de las mujeres" Azaroaren 8tik 30era

Azaroak 8 19:00tan  DOKUMENTALA "Cuidar entre tierras : ¿quién sostiene la vida cuando las mujeres migran?" (48 min. Cooperacció Y La Directa)

Sinopsia: "Cuidar entre tierras" zaintza-kateetan finkatzen da, nazioz gaindiko fenomeno urbanizatua, Hegoaldeko emakume globalen gorputzean harreman kolonialen indarraldia islatzen duena. Ekonomia globaleko zainketen zereginari buruzko hausnarketa, ezinbestekoa bezain ikusezina.

Auzkezten du BIZITZAK ERDIGUNEAN, 2023ko azaroko greba feministaren plataforma antolatzailea, zainketen sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko.

Azaroak 9  19:00tan  HITZALDIA "Apostando por lo común" LUCÍA LINSALATAk eskutik. Latinoamerikako Ikasketetan doktorea eta irakaslea Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta Nazioarteko Harreman eta Diplomatikoetan lizentziatua Triesteko Unibertsitatean (Italia). Bere ikerketak Boliviako eta Mexikoko komunitario-herrikoiaren azterketan eta Latinoamerikako sektore indigena eta herrikoien kultura politikoaren azterketan oinarritu dira.

Azaroak 10  19:00tan HITZALDIA "Cuando el trabajo y la solidaridad se unen" MARINA JOSKIrekin, La Dignidad erakundeko koordinatzaile nazionala, Emakume eta Aniztasunen idazkaria UTEP (Argentinako herri ekonomiaren langile elkartea).

Azaroak 13  19:00tan HITZALDIA "El cooperativismo en la economía de guerra" ROJAVA AZADIko partaide baten eskutik. ROJAVA AZADI Kurdistanen egiten ari diren borroka emantzipatzaileen aldeko ikusgarritasuna lantzen duen kolektiboa da, emakumearen askapenean, gizarte-ekologian eta komunalismoan oinarritzen den paradigma politikoa kontuan hartuta, estatu-nazioaren egituren alternatiba gisa.

Azaroak 15  19:00tan HITZALDIA "Procesos colectivos, cuidando vidas aquí y allá" CERES LUISA ANTUNES, Brasilgo MSTko (lurrik gabeko landa langileen mugimendua) kideak nekazarien borroka sozialaren esperientzia hurbilduko digu, baita kooperatibismoa, kanpo ekintza eta bere oinarrietako mugimenduak eta hezkuntza eta prestakuntza lan indartsuak garatzen ari den lankidetza ere.

AZAROAK 16, 19:00tan MAHAI-INGURUA "Kooperatibismoa, esperientziak landa-inguruneetan eta ingurune komunitarioetan . Parte hartuko dute IXANBRE (Artieda-Aragoneko kooperatiba soziala),  ARTERRA BIZIMODU (Artiedako ekoaldea, Nafarroa) eta AZ SARE KOMUNITARIOA (Iruñeko Alde Zaharreko sare komunitarioa, auzoko hainbat proiektu, kolektibo eta presona biltzen dituena).

AZAROAK 17 19:00TAN HITZALDIA "Italiako brigadaren ikasketak Euskalerrira" (euskaraz). Koadro Eskola eta Askapena kolektiboak parte hartuko dute.

Jarduera guztiak Zabaldiko egoitzan izanen dira, eta streaming bidez ikusi ahal izango dira 19: 00etatik aurrera ZABALDIren webgunean (www.zabaldi.org)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!