Hamar hileta-zerbitzutik zortzi errausketak dira

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 31a, 10:05

San Jose Iruñeko hilerria.

Errausketa kopuruak gora egiten jarraitzen du urtero eta gaur egun 10 hileta-zerbitzutik 8 errausketak dira. Iruñeko San José udal-hilerriak jasotako datuek adierazten dute hori. Urtarriletik irailera bitarte 2.200 zerbitzu egin ditu eta horietatik % 82 errausketak izan dira eta % 18 ehorzketak.

Errausketa kopuruak gora egiten jarraitzen du urtero eta gaur egun 10 hileta-zerbitzutik 8 errausketak dira. Hala ondorioztatzen da Iruñeko San José udal-hilerriak jasotako datuetatik, zeinak urtarriletik irailera bitarte 2.200 zerbitzu egin baititu. Zerbitzu horietatik % 82,29 errausketak izan ziren eta % 17,71 ehorzketak. Lehen aldiz errausketak % 80 baino gehiago dira. Izan ere, kopuru hori duela hamar urte erregistratutakoa baino askoz handiagoa da. Orduan, errausketak udal-hilerriko hileta-zerbitzu guztien % 69,4a ziren, eta iazko urte osokoa baino handiagoa ere bada, % 78,18 izan baitziren.

Guztira, irailaren 30era arte, 1.826 errausketa egin ziren. Ehorzketak, beraz, 394 izan ziren. Azken horietatik, gehienak, 240, horma-hilobietan egin ziren. Horiei gehitu behar zaizkie 135 ehorzketa panteoietan eta 19 lurreko hobietan. Hiru kasu horietan kopuruak pixkanaka murriztu dira. Agian murrizketa deigarrienak horma-hilobietan eman dira, egun duela hamabost urte zirenen ia erdia baitira. 2007an 695 ehorzketa egin baziren horma-hilobietan, 2022an 383 egin ziren (% 45 gutxiago), eta aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan 240 egin dira. Panteoien kasuan, denbora-tarte berean, 2007tik 2022ra, murrizketa neurrizkoagoa izan da, % 20 baino ez, 244 hobitik 197ra igaro baita. Lurreko hobiei dagokienez, horiek % 18 murriztu dira hamabost urtetan. Hala ere, ehorzketa mota hori ez da hain ohikoa.

Gero eta handiagoa den errausketa eskariari erantzuteko, Iruñeko Udalak 2021ean bi errausketa-labeak mailaka berritzen hasi zen, energia eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko, aurretik zeudenak XX. mendearen hasierakoak baitziren. Hala, udaberri honetan labe berriak berriz ere abian jarri ziren, errausketa kopurua handitzea ahalbidetuz.  Bigarren labea berritzeko (2022ko abuztuan onetsi zen berritzea), 298.140,66 euroko inbertsioa egin behar izan da 2022tik 2023ra, eta horiei ordezkatutako lehen labearen 337.012 euroak eta bi elementuak jartzeko egin behar izan den obra zibila gehitu behar zaizkie.

Inbertsio horrez gain, San José udal-hilerrian hondatutako bi nitxo-bloke konpondu dira azken urtean, eta kanposantuaren zoladuraren zati bat eraberritu dira; 85.000 euro bideratu dira horretara. Era berean, hainbat lan egin dira sarrera nagusiko arkupea eta ibai aldeko ateko arkupea konpontzeko, bai eta alboetako ate metalikoak aldatzeko ere; hori guztia 40.000 euroan.

Domu Santuen eguneko hilerriko ordutegia

Domu Santuen eguna dela eta, azaroaren 1ean, hilerrira bertaratuko diren bisitarien kopuruak gora eginen duela kontuan hartuta, ate nagusia azaroaren 2ra arte udako ordutegian egonen da zabalik, 08:00etatik 19:00etara, eta gainontzeko ateak 18:30ean itxiko dira. Azaroaren 3tik aurrera, eta martxoaren 31ra bitarte, neguko ordutegia sartuko da indarrean, eta hartara, ate nagusia 18:00etan itxiko da, eta gainerako ateak 17:30ean.

 

Hilerriari buruzko datuak

 

 

Errausketak

Horma-hilobiak

Panteoiak

Lurreko hobiak

Guztira

2006

969

739

229

38

1.975

2007

1.181

695

244

35

2.155

2008

1.263

632

221

37

2.153

2009

1.346

622

245

30

2.244

2010

1.336

534

218

29

2.117

2011

1.440

560

220

17

2.237

2012

1.500

510

197

20

2.227

2013

1.568

481

189

19

2.257

2014

1.786

500

234

20

2.540

2015

1.888

457

214

15

2.573

2016

2.078

427

184

8

2.697

2017

2.033

435

183

24

2.675

2018

2.171

420

180

32

2.803

2019

2.162

363

191

37

2.753

2020

2.402

466

218

46

3.132

2021

2.072

364

198

33

2.667

2022

2.182

383

197

29

2.791

2023 (irailaren 30era bitarte)

1.826

240

135

19

2.220

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!