Iruñea Beltza jaialdia hilaren 16tik 21era eginen da, euskararen presentzia urriarekin

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 10a, 19:12

John Andueza idazleak euskaraz idatzitako literatura beltzari buruz hitz eginen du jaialdiaren inaugurazio saioko mahainguruan; hilaren 14 eta 21ean NUPeko antzerki taldeak Ibilbide Antzeztuak eskainiko ditu euskaraz, Kondestablean: ‘Orient Expresseko hilketa’, eta aurten, lehen aldiz, literatur lehiaketa antolatu da gazteentzat. Euskarazko modalitatearen irabazleak 16 urteko bi neska izan dira, June Aguirre Andueza eta Maider Nanclares Ochoa.

‘Hotzetik sortutako eleberria’ lelopean, urtarrilaren 16tik 21era, Noir jaialdiaren epizentroa izanen da Baluarte. Han krimenak, espioiak, psikopatak eta azpijokoak izanen dira protagonistak, baina aurreko edizioetan bezala, Iruñea Beltza hainbat proposameneren bidez iritsiko da hiriko beste hainbat txokotara.


Herritarrek gehien eskatzen duten jardueretako bat Ibilbide Antzeztuak dira. Oraingo honetan Kondestablearen Jauregian eginen dira. Doako jarduera hau NUPeko antzerki taldearen eskutik iritsiko da. ‘Orient Expresseko hilketa’ izenburupean, taldeak Agatha Christie idazle britainiarraren misteriozko eleberri arrakastatsuaren mikroantzerki formatuko egokitzapen bat antzeztuko du. Oscar Orzaizek (gaztelaniaz) eta Jaione Urtasunek (euskaraz) zuzendutako antzezpenak larunbatean, hilak 14, eta larunbatean, urtarrilak 21, izanen dira.

Iruñeko auditoriotik kanpo ere, urtarrilaren 21ean (larunbata, 14: 30ean), jaialdiaren programazioan arrakasta gehien izan duen beste ekitaldi bat izanen da: Gastronomia Beltzarekin hitzordua, beti bezala Hiru Erregeen hotelean. Enrique Martínez Burón sukaldariaren eskutik, edizio honetako herrialde gonbidatuaren sukaldaritza unibertsoa arakatu ahal izanen da: Norvegia. Sukaldariak herrialde nordikoko elikagaietan eta produktuetan oinarrituko du bere MENUA.

 

Tailerrak eta zinema noir
Iruñeko auditoriumera itzulita, urteko lehen jaialdi beltz honen programazioak nobela beltz eta kriminologia tailer interesgarriak ekarriko ditu Baluartera. Hitzordu hirukoitza urtarrilaren 17an, 18an eta 19an izanen da, Ana Ballabriga Huescako idazlearen eskutik. Pertsonaia bat nola ezaugarritu, dimentsioa nola eman edo irakurleak protagonista negatibo batekin enpatia nola lortu aztertuko du; zer protagonista mota dauden edo bigarren mailako pertsonaiak nolakoak diren azalduko du. Tailerretako hiru saioak 16:00etan izanen dira Gola aretoan, edukiera mugatua dute eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Tailer bakoitzaren prezioa 20 €-koa da eta hiru saioetarako bonua 50 €-tan eros daiteke.

Era berean, zazpigarren arteak bere lekua izanen du berriro Eskandinaviako zinema beltzaren 3 filmen proiekzioarekin: ‘Un hombre en el tejado’ (Bo Widerberg, 1976), ‘Contraté a un asesino a salario’ (Aki Kaurismaki, 1990) eta ‘Expediente 64: Los casos del Departamento Q’ (Christoffer Boe, 2018). Emanaldi bakoitzerako sarrerak 3 € balio du eta ohiko kanaletan eros daitezke. Zinemarekin lotutako laugarren ekintza izanen da programaren berrikuntzetako bat: Farmazia Beltza, gaualdi literario bat La antigua farmacia tabernan (García Castañón kalea, 2), non Marilyn Monroeren bizitzaz eta heriotzaz hitz egiten duen Carmen Morenoren ‘Los caballeros las prefieren muertas’ liburuaren aurkezpenean. Alhambra garagardoek babestutako ekitaldian, Cadizko idazleak Alberto Cañada, Nafarroako Filmotekakoa, izanen du lagun. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

 

Izen handiak
Iruñea Beltzaren aurtengo edizioak lehen mailako idazle norvegiar baten bisita izanen du, Jørn Lier Horst eta Helene Flood psikoloagoarena, Baluarten egingo den mahai-inguru batean. Bertan, munduko herrialderik lasaienetako batek hain istorio beltzak nola sor ditzakeen azalduko dute.

Horst eta Flood idazleez gain, literatura beltzeko izen oso ezagunak izanen dira jaialdian, mahai-inguru tematikoetan, topaketetan eta elkarrizketetan parte hartuko duten idazleak. Charles Cumming egile britainiarrak eta Jeronimo Andreu cadiztarrak MI6 espioitza ingelesaren nondik norakoak kontatuko dituzte. Bestalde, Iñaki Sanjuan idazle eta poliziak talde jihadistetan sartzea lortzen duten ezkutuko agenteak nortzuk diren eta nola bizi eta lan egiten duten azalduko du, terrorismo-ekintzak saihesteko. Beste espioitza aditu batek, Fernando Ruedak, Errege Etxeari, boterearen estoldei eta isilpeko operazioei buruz hitz eginen du Baluarten. Horrez gain, John Andueza, Laia Vilaseca eta Pedro Feijoorekin batera, beste hizkuntza batzuetan idatzitako eleberriak -euskaraz, katalanez eta galegoz- aztertuko dituzte, eta eleberriak gizartearen aurkako sakontasun karga diren aztertuko dute, Marta Robles, Noelia Lorenzo Pina eta Susana Martín Gijón egileekin. Gainera, jaialdiaren edizio honetan "ibilbide luzeko" hiru egile izanen ditugu bisitan: Lorenzo Silva, Rosa Ribas eta Bernard Minier frantziarra. Eta urrezko amaiera gisa, urtarrilaren 21eko arratsaldean, larunbata, Pamplona Negrak gaur egungo lau egile salduenak izango ditu Baluarten: Agustín Martínez, Antonio Mercero eta Jorge Díaz – hirurak Carmen Mola izenaren atzean daudenak –, eta Dolores Redondo, Iruñea Beltzeko zuzendariarekin bere eleberri berrienari buruz hitz eginen duena. Hitzordu hauetarako sarbidea librea da edukiera bete arte.

 

Euskararen presentzia urria Iruñea Beltza jaialdian

John Andueza idazleak euskaraz idatzitako literatura beltzari buruz hitz eginen du jaialdiaren inaugurazio saioko mahainguruan; hilaren 14 eta 21ean NUPeko antzerki taldeak Ibilbide Antzeztuak eskainiko ditu euskaraz, Kondestablean: ‘Orient Expresseko hilketa’, eta aurten, lehen aldiz, literatur lehiaketa antolatu da gazteentzat. Euskarazko modalitatearen irabazleak 16 urteko bi neska izan dira, June Aguirre Andueza eta Maider Nanclares Ochoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!