Mikel Soto: "Mirande faxista zen, baina jeltzaleak kristauak diren bezala, era nahiko inofentsibo batean"

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 5a, 13:38

Deabruaren Eskolak argitara eman ditu Jon Miranderen hamabi testu, orain arte inoiz euskaratu gabeak. Jatorrizko bretoierazko testuak, Telesforo Monzoni bidalitako gutunak eta beste idazki batzuk dira bi urtez bederatzi idazle, aditu eta itzultzailek landu dituztenak. Testuekin batera bakoitzaren inguruko azterketa ere eskaintzen digute Deabruaren eskolako webguneko orrialde berezi batean.

Mikel Soto izan da lanaren zuzendaria eta harekin batera Irati Jimenez eta Esteban Montorio Deabruaren Eskolako kideak; Padrig an Habask bretoierazko itzultzailea; Joxe Austin Arrieta, Edorta Jimenez, Jon Alonso eta Bego Montorio itzultzaileak ere buru belarri aritu dira lanean.

Jon Mirande Parisen sortu zen 1925ean. Zuberotarrak zituen gurasoak baina euskara bere kabuz ikasi zuen 20 urterekin. 12 hizkuntza menperatzen zituen, baina euskara zen gehien maite zuena. Telesforo Monzonen bitartez jarri zen harremanetan gerra osteko euskal kultur mugimenduarekin, bereziki Garbriel Arestirekin, baina ez zen ongi ikusia izan. Faxista zen pentsamoldez, kritiko gauza askorekin eta probokatzailea. Euskaltzaindian sartzeko merituak bazituen ere ukatu egin zioten sarrera, adibidez.

Deabruaren Eskolako kideek azaldu diguten bezala, hainbeste maite zuen Euskal Herriak bizkarra eman ziola sentitu zuen Mirandek. Hori dela eta euskaraz idazteari utzi zion eta bere buruaz beste egitea erabaki zuen atzo duela 50 urte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!