ERRIGORAREKIN ELKARLANEAN ARI DIREN EKOIZLEAK EUSKARAREKIKO PAUSU BERRIAK AGERRALDIAREN BAITAN
2013an 5 ekoizlerekin batera ekin zioten ERRIGORAren “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” udazkeneko lehenengo kanpainari. Apurka-apurka Nafarroa erdi eta hegoaldeko 25 ekoizle bildu dira bide horretan, bertako ekoizpena sustatzeaz gain, kanpainetan produktuak euskaraz etiketatuz eta auzolanean parte hartuz.
Ekimenaren sustatzieleek azaldu dutenez "Agerraldia egitasmoa aldiz, duela bi urte abiatu genuen, Ager eremua deitzen diogun eremu honetan, Nafarroa erdi eta hegoaldea alegia, euskarari hauspo berri bat eman asmoz. Bertako euskaltzaleen gogo eta beharren arabera tokian toki hamaika ekintza antolatu dira, izan ludotekak, izan euskara egunak, izan kale izendegia euskaratzea, izan erakusketa femnistak eta beste hainbat. Horien artean, iaz, euskara plana gauzatzen hasi ginen kontserba etxe batean Emunekin elkarlanean. Aurten berrriz beste 5 ekoizle ere hasi dira euskara planak ezartzen. Euskara planen baitan beraien lan esparruan euskara leku egitea suposatzen du: Barne errotulazioan euskara sartzea, barne adimistrazio idatzian euskara ere erabiltzea, euskararekiko motibazioa lantzea, kanpo irudian euskara ere txertatzea, bezeroekiko tratuan euskara ere erabiltzea, produktu eta zerbitzuak euskaratzea,…
Agerraldiak badarrai euskarari hauspo berria ematen eta, arloz-arlo, Ager eremuan, bertako eta Euskal Herriko euskaltzaleen elkarlanarekin ekintza gauzatzen. Datorren astean bertan Bizipozaren aurkezpena izango da Garesen eta urriaren 23an Ablitas eta Tuteran auzolan eta kontzertu handi bana.
Eta gaur, Arroitzen, 25 ekoizleok elkartuta, konpormiso kolektibo bat adostu eta plazaratzeko moduan gaude. Hurrengo urteetan Errigorarekin ari diren ekoiztetxe guztietan euskara planak ezarriko ditugu. Bere txikitasunean esanguratsua iruditzen zaigu. Ekoizleek bere esparruan, bakoitzaren errealitate eta erritmoak errespetatuz, euskarari hauspo berri bat emango die. Bai ekoizle munduan eta bai Ager eremuan orohar bidelagun berriak bildu nahi lituzkeen bidea da hau."
25 EKOIZLEAK: Ablitasgo kooperatiba, El Alcaraván (Argedas), Almanaque (Andosilla), El Agricultor (Lerin), Aristu (Irunberri), Azanza (Abartzuza), Azpea (Irunberri), Biosasun (Discastillo), La casa del aceite (Cascante), Bardea (San Isidro del Pinar), La Churta (Allo), Ebrón (San Adrian), Enara (Arroitz), El Escolar (San Adrian), Gobeiaberri (Lodosa), Hazialdeko (hainbat herri), Iturri (Arroitz), Larrinaga (Urantzia), Lezaun (Lakar), Martinelli (Beriain), Mendiko (Oibar), El Molinero (Arroitz), Monasterio de Cascante, Pedro Luis (Lodosa) eta Urrutia (Uxue).