Asteazken honetan abian jarri du Hamaika telebistak Altxa burua! saio berria. Hamaika Telebistaren Nafarroako lan taldearekin, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin egin dute16 ataleko elkarrizketa saio bat. COVID-19k utzi dizkigun ondorioei buruzko gogoeta egin eta sustatu nahi dute. Egileek diotenez orain da unea hausnarketa hori egiteko "gurean garai latzena pasata, baina oraindik oroitzapen guztiak oso gertu ditugula. Orain da unea, gure ustez, pentsatzeko zer bizi izan dugun eta zer ikas dezkagun esperientzia hauetatik." Horretarako 60 bat elkarrizketa egin dituzte hainbat gai orokorren inguruan: ingurumena, lana, gazteria, euskara, hirugarren adineko pertsonak, haurrak, emakumeak, hezkuntza alorra, osasungintza, sortzaileak... 16 atal denera: "Gurekin hemengo, Iruñerriko solaskideak izan ditugu, denak oso interesgarriak."
Ander Lanas eta Zoe Martikorena telnikariak eta Reyes Ilintxeta kazetaria dira lantaldeko kideak.
Saioa emitituko da Hamaika Telebistan asteazkenero 22.00etan, irailaren 8tik aurrera.
Lehen saioa: ingurumena
Begi bistakoa da zeinen ongi etorri zitzaion pandemia ingurumenari. Kutsadura izugarri jaitsi zen etxean sartuta izan ginen 98 egun haietan. Hala ere, lehenagoko maila berehala berreskuratu eta gainditu dugu, batere arazorik gabe. Ingurumenaz mintzatu dira Altxa Burua! saioaren lehen atalean Lorea Flores Greenpeaceko Nafarroako arduradunarekin eta Barkarne Atxukarro, Iruñerriko Mankomunitateko komunikazio teknikariarekin.
☘ Natura suntsitzen ari garela diote, klima aldaketa larriagotzen ari dela... zein da egoera?
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) September 5, 2021
Lorea Flores (@greenpeaceNa) eta Bakarne Atxokarro (Iruñerriko Mankomunitatea) izango ditugu Altxa Burua saioan.
???? Asteazkenean 22:00etan @HamaikaTb-n eta https://t.co/zLHwhneluu en. pic.twitter.com/mzDzcdl24p