Egoera epidemiologikoari dagokionez Nafarraoko egoera nabarmen hobetu dela esan du Maria Txibitek. Gaur egun nafarren %70 txertartuta daude. %80, 12 urtetik aurrerakoen artean. Bestalde proba diagnostiko gehien egin duen erkidegoa da.
Deseskalatzean aurrera joateko prozesuan hurrengo urratsa izanen da kultur eta kirol ekitaldietako edukiera aldatzea.
Hiritarren ardura eta erresilentzia azpimarratu du Txibitek eta bereziki eskerrak eman nahi izan dizkie gazteen haien portaera orokorra eta azken txertaketa txanda onartu dutelako eskuzabaltasunez.
Galdetuta ea etxeratze agindurik gabe ez ote den beldur ostegunetako algarak asteburuetara aldatuko ote diren esan du gutxiengo bat dela arduragabe aritzen dien gazteak.
Osasun alorretako erronkak aipatzerakoan esan du lehenbizikoa dela aurrez aurreko arreta berreskuratzea osasun lehen arreta zerbitzuetan. Esan du Nafarroa erresidente gehien duen erkidegoa da 100.000 biztanleko eta urtea amaitu baino lehen pediatria eta familia medikuen lan eskaintzak eginen direla.
Zaintza zerbitzuei dagokionez azaldu du eguneko zentroetarako eta adinekoen egoitzetarako bailaibide gehiago emanen dutela.
Bestalde Haurtzaroaren legea eta Diskapazitate legea datozen hilabeteotan aurkezteko asmoa dute.
Ekonomia
Fase berri honetan eredu sozial eta ekonomiko berria garatu nahi du Gobernuak. Legealdi eraldatzailea izatea nahi dute eta horretarako abiapuntu ona du gure erkidegoak: Barneko Produktuaren %30 industriatik dator, gure tamaina txikia eta txertaketa maila ona. Beste datu interesgarri batzuk: Lanbide Heziketa gero eta sendoagoa dela eta pobrezia maila apalena dugula estatuan.
Etorkizun hurbilean zerga gehiago ez du aurrikusten Txibitek eta ezibestekotzat jo du kalitatezko enplegua, Europako digitalizazio eta eraldatze energetikoaren helburuekin bat eginez
Beste datu on bat nabarmendu du: gazteen langabezi txikiena du Nafarroak estatu osoan.
Bestalde iragarri du rrtea amaitu baino lehen enplegu publikoan inoiz egin den lan eskaintzarik handiena eginen dutela langilegoa egonkortze aldera. Modu berean datozen hiru hilabeteotan ere tokiko inbertsioetarako plana aurkeztuko dute eta errepideetako finanziazio ardura hartuko duen Nafarbide izeneko sozietaten publikoa sortuko dutela aurreratu du.
Azpiegitura handiei dagokienez: AHT ezinbestekoa dela esan du eta aurrekontu orokorretatik iristsiko direla 63 milioi euro, Europatik etorritako diruak lagunduta. Nafarroako ubidearen bigarren faseasi ere ekinen diote Nafarroako hegoaldeko 70.000 biztanleri baino gehiagori kalitatezko ura eramteko asmoz.
Hitzarmen ekonomikoa negoziatuko dute Madrilekin, baina garrasirik gabe, eta onura fiskalen inguruko txostena ari dira prestatzen adituak. Datu hauek aintzat hartuko dituzte aurrekontuak prestatzerakoan.
Hezkuntza
Hezkuntza alorrean: aurrez aurreko klaseen aldeko apostua azpimarratu du eta pandemiarekin abian jarri ziren baliabideak mantenduko direla hurrengo ikasturtean, bai dirutan baita langilegoan ere, azaldu du.
Haur eskoletakotarifak jaitsi eginen dira eta Hezkuntza Departamentuaren menpe geldituko dira hurrengo ikasturtetik aurrera.
Lanbide Heziketan 1000 plaza gehiago daude aurten, inoiz egon den eskaintzarik zabalena.
Jasangarritasuna
Jasangarritasunaren bidetik jarraituko dute etxebizitzak birgaitzen eta energia berriztagarrien proiektuak bultzatzen. Nafarroak behiala izan zuen aiztindari postua berreskuratzeko.
Klima aldaketa eta transizio energetikoaren lege berriaren proposamena bihar gobernu saiora eramanen dutela. Eta bestetik energia berriztagarrien proiektuak bultzatuko dira Nafarroan, baina ez edozein eta ez edonola ere.
Auto elektrikoari dagokionez esan du orain urrian Madrilek zabalduko dituela laguntzak auto elektrikoaren fabrikaziorako eta espero duela Nafarroako Volkswagenen lantegia ere aurkeztuko dela Martorelleko plantarekin batera laguntza hauetara.
Bukatzeko Ospa egunaz galdetuta esan du halako ekitaldiak gaitzesten dituela eta ikusi beharko da zer gertatzen den indarkeria goraipatzen duten ekitaldiak debekatzeko Madrilen prestatzen ari diren lege proposamenarekin.