Duela 21 urte abiatu zen Euskararen Kontseiluaren Bai Euskarari ziurtagiriak banatzeko ekimena. Hau tresna bat da, euskararen arloan urratsak egiten ari diren enpresak, erakundeak eta bestelako entitaeak identifikatzeko, beren lana aitortzeko, gizarteratzeko eta urratsak egiten laguntzeko balio duen tresna bat.
Ziurtagiriaren bidez, marko bat proposatzen zaie Kontseiluak, irizpide batzuk eman eta, modu berean, beren egoeraren diagnosia egiten eta helburuak proposatzen laguntzen zaie. Zigilua ez da gauza estatiko bat. Hain zuzen ere, Bai Euskararik urtero egiten du ziurtagiria dutenen azterketa bat, eta, jarraipen horietan, entitate batzuek zigilua galdu badute ere, ohikoena izaten da urratsez urrats aurrera egitea euskararen erabileran.
Barañaingo Udala ia hasieratik beretik dago ekimenean, 2001etik, zehazki. 20 urte, beraz, bete du egitasmo honetan.
Bizi dugun pandemia egoera dela eta, Barañaingo Udalak aurten ez du aurrez aurreko ekitaldirik egin 2020ko Bai Euskarari ziurtagiriak banatzeko. Pantxika Lamurrek aurkezten du bideoa eta Nekane Iberok abesti propioa sortu du ziurtagirien banaketarako.
Honakoek jaso dute zirutagiria:
- Euskararen bidean: Andromeda belardenda, Arritxu ileapaindegia, Barañaingo euskal kantak, Barañaingo Geroa Bai, Barañaingo gizarte eskola, Abodi albaitaritza gunea, Barañaingo abesbatza, Cubillas botika, Cubillas-Barricart botika, Gogorza Anaiak harategia, Hegoalde taberna, Iratxo Taberna, Ezker Batua, Kaioa taberna, Karrape taberna, Lurgorri taberna, Muruzabal bizikletak, Ahal Dugu, Sada hortz klinika, Studio liburudenda, Tantatic diseinu eta garapena, Tecnicauto auto lantegia, Txaranga Igandea elkartea eta Viajes Marfil.
- Zerbitzua euskaraz: Akelamendi elkartea, Alaitz guraso elkartea, Barabatu batukada, gazte asanblada, Barañaingo jai batzordea, trikitilari eskola, jauzi taldea, EH Bildu Barañain, Mugarri guraso elkartea eta Plazaberri egunkari digitala.
- Zerbitzua eta lana euskaraz: Hagin erakunde feminista, Haizea kultur elkartea, Harizti dantza taldea eta Sahats fundazioa.