2020/11/07 11:00

Ikastaroa

IKASTAROA: App Inventor

IKASTAROA: App Inventor
Harrobi gaztelekua, Antsoain, Ezkabapea Antsoain

Doako ikastaroa - 2 orduko saio bakarra

Ikastaro honen bidez Android mugikorrentzako aplikazioak sortzeko oinarrizko ezagutza jasoko duzu. App Inventor zerbitzuaren interfazea erabiliz, mugikorrentzat oinarrizko aplikazio bat sortzeko eta zure Android mugikorrean instalatzeko prozesua ikasiko duzu. Aukeran, ekarri Android sistema duen mugikor bat.

Zuzendaria: Gorka Julio  (Talaios)

Nafarroako Gobernuak euskarazko doako ikastaroen zikloa ere antolatu du IKTen inguruan, eta hori urriaren 13tik azaroaren 15era bitarte garatuko da. Zikloa Nafarroako 23 herritara iritsiko da, eta zazpi tailer-mota eskainiko dira. Guztira 25 ikastaro egongo dira, 3 Iruñean eta 22 beste udalerrietan.

IKTen erabiltzaile aktiboenak izanik, programa bereziki 12 urtetik gorako gazteentzat pentsatu da, baina gai horretan interesa duen edonork parte har dezake.

Interesatuek web orrialde honetan eman dezakete izena: www.sareaneuskaraz.eus.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!