Gaueko billabesek tarteko geldialdiak egingo dituzte emakumeentzat

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 29a, 09:04

Atzo onartu zuen neurria Iruñerriko Mankomunitateak. Proba pilotu bat egingo du.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak onartu du hiribarruko gaueko zerbitzuko erabiltzaileen eskariz tarteko geldialdiak arautzen dituen Eskualdeko Hiri Garraioaren Agindua, betiere gidariak arriskurik hautematen ez badu, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Ezartzeko proba pilotu bat egingo du.

Aldatutako testuak zehazten duenez, eskariaren araberako tarteko geldialdiak gaueko zerbitzuaren barruan soilik izango dira, eta emakumeek bakarrik eskatu eta erabili ahal izango dituzte. Horrelako geralekuek, berez, ez dute altzari eta seinaleztapen espezifikorik. Gaueko linearen ohiko ibilbidearen barruan eskatu ahal izango dira beti, eta eskatu ahalako bi geralekuren artean horretarako prestatutako ibilbidearen eremuaren barruan.

Mankomunitateak zehaztuko ditu, txosten eta prozedura espezifikoen bidez, linea bakoitzerako zehazten diren tarteetan, baldintzetan eta ordutegietan.

Kasu guztietan, eskariaren araberako geldialdia egingo da "gidariaren iritziz" une horretan bidaiariarentzat eta gainerako ibilgailuentzat arriskurik ez dagoela uste bada.

Geldialdi hori eskatzeko, erabiltzaileak edo erabiltzaile taldeak aldez aurretik jakinarazi beharko dio gidariari nondik jaitsi nahi duten. Gainera, eta ohiko prozeduran ez bezala, ibilgailuaren irteera aurreko atetik egingo da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!