Erripagainako muineko etxebizitzak magalaren beheko aldera eramatea proposatu du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 13:52

Berdeguneak babestu eta parkerako gainazal handiagoa izateko konponbidea proposatu die udalei.

Nafarroako Gobernuak gaur eginiko bilkuran akordio bat onartu du Iruñako Udalari Udalaz Gaindiko Eragineko Plan Sektorialean moldaketa urbanistikoa proposatzeko Nasuvinsa sozietate publikoak Erripagainako Belosoko erripan egin beharreko alokairuzko etxebizitak lursailaren beheko eremuan egiteko, guztiz laua den lurretan, eta hala magala eraiki gabe uzteko.

Horrela, Erripagaineko UPSak Iruñeko udal mugapeko eremuaren zatian aurreikusten dituen etxebizitza publikoko eraikinak sustapen pribatuko beste bizitegi bloke mugakidearekin lerrokatuta geratuko lirateke, eta hala eraikitako eremua osatuta geratuko litzateke. Hirigintza-irtenbide horrek hegalaren babesa bermatzen du, berdegunearen azalera handitzen du eta parke bat sortuko du erripan, auzokoen zati batek eskatzen duen bezala.

Era berean, Exekutiboak proposatutako neurri urbanistikoak aurreikusitako etxebizitza publikoen kopurua erdira murriztiko ditu eta hiru blokeren ordez bi egingo dira, bat 44 etxebizitzarekin eta bestea 47rekin. Aurreikusitako gainontzeko alokairuzko etxebizitzei dagokionez, gaur Jose Maria Aierdik Gobernu osteko prentsaurrekoan azaldu duen moduan, Erripagainan eraikiko ez diren beste 90 etxebizitzak auzoan utzitako udal-lursoruko eremu batean egingo dira, Iruñeko Udalak iradoki moduan.

Hiri-bilbieari segida ematea

Proposamen honen helburua lehendik dagoen hiri-bilbearekin jarraitzea da, eremu lauago bat eta errazago eraikitzea, eta hegoaldeko erripan aurreikusitako parkerako azalera gehiago libre uztea. Horrek eraginkortasun ekonomiko handiagoa ekarriko du, eraikuntza kostuak murriztuko baitira, eustormarik behar ez delako eta proiektua dagoeneko urbanizatuta dagoen eremu batean gauzatuko delako. Gainera, Belosoko hegoaldeko erripa eta Erripagaineko gainerako hiri-bilbea lotzeko aukera emango du, eta, batez ere, berdeguneetarako azaleraren zati handi bat libre utziko du.

Etxebizitza publikoaren gainerako sustapenari dagokionez, Gobernuak proposatu du Arrosadia auzoan eraikitzea, Iruñeko Udalak lagatako lursail batean, aldi jakin baterako erabilera-lagapenaren erregimenean. Formula horrek ez du ekarriko udal-ondarea galtzea.

Era berean, Erripagaineko UPSa berrikusteko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuaren planak auzo honetarako behar diren ekipamendu eta zerbitzu publikoen plangintza eta garapena jasotzen ditu, lau udalerritan duen banaketa administratiboa alde batera utzita, baita espazio publikoen antolamendua, konektibitate-soluzioak eta hiri-zentraltasunaren inguruko eremu handi bat sortzea ere, Iruña eta Burlatako mugen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!