Berriozarren apustu etxeen kontrako manifestazioa egin dute

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 20a, 07:53

Manifestazio jendetsua egin dute asteburuan Berriozarko kaleetan, herrian apustu negoziorik ez dutela nahi esateko. Gaur egun apustu etxe bat dago Berriozarren, baina beste bat irekitzear dagoela salatu dute bizilagunek. Herriko 35 eragile, kirol talde eta alderdi politiko ezberdinek bat egin dute aldarrikapenarekin.

"Berriozarko bizilagunok ez dugu beste aukerarik antolatzea besterik" adierazi du Berriozarko Apustu Etxeen Kontrako Plataformak, "Legeak erregulatu edo zaildu dezake negozio hauen zabalpena, baina ezin du ludopatiaren zabalpena edota gure txirotzea ekidin, eta batez ere, ezin du negozio hauen itxiera lortu. Horregatik antolatu gara plataforma honetan, herri bezala antolatzeko, negozio hauen aurka borrokatzeko".

Berriozarko Udalak iragarri du ez duela apustu etxe berririk zabaltzeko baimenik emanen hemendik aurrera. Erabakia txalotzen duen arren, Plataformak gaur egun joku etxe bat badagoela gogorarazi eta beste bat zabaltzear dagoela azaldu du.

Manifestazioarekin eta plataformaren aldarrikapenekin bat egin dute:

  • Berpizten - Sokatira kadeteak - PAH Berriozar - Itxaurdi elkartea - La casa del guerrero - Kabiak - Labarga - Ikasle Abertzaleak Berriozar - Suhar - Primer equipo fememino Berriozar CF - Primer equipo masculino Berriozar CF - Zulo Alai Elkartea - EH Bildu Berriozar - UPN Berriozar - IE-Podemos Berriozar - PSN-PSOE Berriozar - Txori Zuri - Berriozarko gaiteroak - Hocks y Muro - Berriozarko Talde Antikapitalista - Sokatira taldea - Institutoko Mendialdea Guraso Elkartea - Kiliki - Sahararen aldeko lagunak - Ikari Ari - Urkabe - Berriozarko Gazteak - San Cristobal - Pilota eskola - Yoseikanbudo taldea - Tukutuku eta izengabeak botxa taldeak - Asociación de ayuda al vecino y vecina de Berriozar - Navarvoley Berriozar - Berriozarko Auzalor euskaltegiko irakasleak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!