Iñaki Ochoa de Olza DBHIk Vicente Ferrer saria jaso du

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 14a, 19:16

Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko %100 2030 Garapenerako Hezkuntza proiektua saritu dute.

Iñaki Ochoa de Olza DBHIk Garapenerako Heziketako "Vicente Ferrer" XI. Sari Nazionala jaso du, Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko %100 2030 Garapenerako Hezkuntza proiektuagatik. 2018/2019 ikasturtean gauzatu dute, ikastetxeko irakasleen inplikazioarekin eta Bakea eta Elkartasuna Fundazioa GGKEak koordinatuta.

Saritutako proiektua Eskola Solidarioen esparruan gauzatu da, aurten XI. Edizioa betetzen duena, eta bertan parte hartzen dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Gizarte Eskubideetako Departamentuak eta Nafarroako Garapenerako GKEen Koordinatzailea.

Saritutako proiektua

Uxua Azpiroz, D ereduko balio etikoetako irakaslearen zuzendaritzapean, ikasleek ikasgelan eta ikasgelatik kanpo eta hainbat ikasgairen (Balio Etikoak, Geografia eta Historia, eremu zientifiko-matematikoa, Ekonomia eta Biologia) testuinguruan garatutako GJHei (Garapen Jasangarriko Helburuak) buruzko materialen, edukien, jardueren eta ekintza didaktikoen biltegi bat (datu-basea edo liburutegia) egin da web-orri gisa. Berdintasunarekin, memoria historikoarekin, migrazioekin, kultura-aniztasunarekin, lan zintzoarekin, pentsioekin edo klima-aldaketarekin lotutako jarduerak egin dira (azken kasu horretan, rap baten bidez), eta garapen jasangarriko hainbat helbururekin lotu dira.

Materialak euskarri digitalean sartu dira web-orrialdera (IOO%2030), eta ikastetxearen eskura geratzen dira, hezkuntza-komunitateko gainerako kideek (baita beste eskola-etapa batzuetan ere) eta/edo herritarrek erabil ditzaten, beste testuinguru batzuetan aplika daitezen.

Azken helburua material horiek ikasgelan aldizka eta sistematikoki erabiltzea da, metodologia aktiboak erabiliz, hala nola ikaskuntza kooperatiboa edo ikaskuntza/zerbitzua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!