'Trans-Hummus', bi artisten lanak ikusgai

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 12a, 12:40

Irati Inoriza eta Natacha Sansoz artistak Habitacion izeneko espazioan ari dira artea sortzen Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan.

Trans-Humus izenarekin ari dira bi artista elkarren artean ezezagun elkarrekin artelanak sortzen. Irati Inoriza eta Natacha Sansozek Itzal Aktiboa 2018 saria eskuratuta Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan ari dira Habitacion izeneko espazioan lanean. Tailerra eta erakusketarako eremua da Habitacion. Bertan sortzen dute artistek eta bertan erakusten diote jendeari.

Elkar ezagutu gabe interes amankomunak dituztela ohartu ziren urtarrilean lanean hasi eta berehala. Espazio publikoa betetzeko moduan eta gorputzen dituzten afektuez. Bi artisten lan dinamikak inguruko kolektiboekin garatutako elkarlan prozesuak izan dira oraingoan ere. 

Irati Inorizak burlatako borroka librean aritzen diren emakumeekin egin du lanketa. Euren gorputzen elkarreragina aztertu du eta espazioaren barruan nola kokatzen diren aztertu du. Identitateak osatzen dituzten egungo tentsioak antzeztu nahi izaten ditu, batez ere, gorputzei eragiten dizkieten horiek. Zentzu horretan, interes berezia du kirolak bere lanean. 

Natacha Sansozek berriz Europako herrialde desberdinetan hartutako esperientzia ekarri du Uhartera. Narrazio baten bidez, migrazioak aztertu ditu. Turkian, Sarajevon, Frantzian eta Berlinen ibili da. Herri bakoitzeko oihalekin sortu du bere proiektua. Eta zaporeak ere landu ditu.Habitat nomada bat ere sortu du: filtrozko etxolak, artilezko alfonbrak edota oihalezko hainbat elementu ditu. 

Bi artista hauen lanak ikusgai izanen dira ostiralean arratsaldeko bostetatik hasita. Lehen proposamena, Natacharena izanen da: Brodatu eta zopa esperimentalak izenarekin  performance parte hartzailea izanen da, eta jendea zopa hartzera gonbidatuko du. Sei terdietan bi artistek erakutsiko dute euren obrak. Larunbatean Akanpada eginen dute hezitzaile batekin eta otsailaren 27an Natachak artilezko tapiz kolektibo bat eratzeko gonbitea eginen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!