Suakai taldeak 'On the rocks' eskainiko du Atarrabian

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 17a, 19:53

Sarrera guztiak agortu dira bihar ostiralean Suakai taldeak Atarrabiako Kultur Etxean estreinatuko duen ikuskizunerako. 

Suakai 2016an arte eta musikaren munduan eraberritzeko helburuarekin sortutako musikari profesionalen plataforma da. Musika eta ikuskizun eszenikoen ekoizpen zein musika-estilo desberdinetako kontzertuetan espezializatuta dagoen taldea da. Bere lanen artean “Raíces”, “Obertura Flamenca”, “Suakai EléKtrico”, “Suakai …a lo Clásico” eta "On the rocks" azpimarra daitezke. 

Ikus-entzunezko edukiak (musika, testua, irudiak) eta baita usainak ere eskainiko dituzte emanalde honetan Josu Erviti perkutsio-joleak azaldu digun bezala. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!