Durangoko Azokan Nabarralderen standean eskuragai dauden produktuen artean nobedade bat: "Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak".
Zugarramurdi, 1610. Europa guztian hedatu den sorginkeriaren delirioa, konkistatu berria izan den Nafarroako Erresumara iritsi da. Maria Baztan emaginak eta bere alaba Ganak, Esteban Zumarragakoa medikuaren sorginkeria salaketari aurre egin beharko diote, herriko bertze emakume askok bezala. Inkisizioaren itzalak dena ilunduko du, egundaino iritsi den historia lausotzeraino. Izan ere, zer izan zen benetan gertatutakoa? Emakume horiek sorginak ziren ala Ofizio Santuak “sorgindu” zituen?
Horixe da Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak Nabarraldek argitaratu berri duen komikiak hizpide duen gaia. Albako dukearen eskuetan eroritako Nafarroako Erresuma konkistatuberriangirotzendaerrealitatetikzeinfikziotikbaduen narrazioa, hain justu Logroñoko prozesu ezagunaren aurreko urtean. Adur Larrea marrazkilari eta komikigileak egindako lana, MirenMindegiakazetarietaNabarraldeko komunikazio arduradunaren jatorrizko ideian oinarritu da Maria Baztan protagonistatzat duen komikia.