Udalbiltzak senidetze eta kohesio sozialerako jardunaldiak antolatu ditu

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 9a, 12:48

Hurbiltzen izenarekin oraingoan Uharte herriak senidetu nahi dituzte: Uharte Arakil, Iruñerriko Uharte, Ezizeko Uharte eta Ostibarreko Uharte.

Udalbiltzak 2002. urtean, Euskal Herriko udalerrien arteko senidetze hitzarmenak bultzatzen dituen Hurbiltzen izeneko egitasmoa sortu zuen. Euskal Herriko herrien arteko senidetzeen inguruan sortutako ekimenak baliatu eta dimentsio berri bat eman nahi dio oraingoan. Helburu horrekin, indarrean dauden herrien arteko senidetzeei nazio mailako dimentsio politikoa eman eta nazio eraikuntzan txertatu nahi ditu.

Larunbatean, azaroak 10, ospatuko dira Hurbiltzen jardunaldiak, Uharteko (Iruñerria) kultur-etxeko aretoan. Bertan aztergai izanen dira Euskal Herriko herri senidetze ezberdinen esperentziak, baita nazioartekoak ere.

Hurbiltzen, Udalbiltza Partzuergoak maila lokaleko senidetzeak sustatzeko eta garatzeko sortu zuen programa da, gizarte kohesioa indartzea helburu duena. Urte hasieran Hurbiltzen programa definitzeko batzorde teknikoa osatu zen hainbat aditu, hautetsi eta elkarterekin batera, orain arte egindako lana kontuan hartuz. Uharteko Jardunaldiotan, hain zuzen, egindako lan horren ondorio nagusiak aurkezteko asmoa dago.

Hona hemen egitarau osoa:

9:30 Harrera

10:00 Alfredo J. Arruiz Sotés Uharteko Alkatearen agurra.

10:10 Egitasmoaren aurkezpena [Xebax Christy Hazparneko hautetsia eta Udalbiltzako Batzorde Eragileko kidea].

10:20 Aurkezpen teorikoa: Senidetzeen garrantzia kohesioa indartzeko. Tresnak eta araudia. 

10:40 Herrietako esperientziak:

Antzuola-Aiherra [Beñardo Kortabarria Olabarria Antzuolako alkatea].

Uztaritze-Tolosa

Baiona-Iruñea [Maitena Urmeneta, senidetze batzordeko eta Hurbiltzen batzordeko kidea].

11:30 Irlandako kasua: Castlebar herriaren senidetze hitzarmenak

12:10 MAHAI INGURUA: Senidetzeak Euskal Herrian. Aukerak eta erronkak.

  • Helburuak, lurralde kohesioa, eragile eta erakundeen arteko elkarlana[Xabier Albizu, Iparra Hegoa].
  • Orain arteko diagnosia [Xebax Christy].
  • Irizpideak eta plangintza [Aitor Bereziartua Azpeitiko zinegotzia].

12:40 Luntxa

14:00 MAHAIN-INGURUA: Senidetzeak garatzeko metodologia. Aliatuak, laguntzak, esparruak.

  • Ideia berriak :
    • 4 Uharteak Hurbiltzen [Juan Mari Feliu Uharteko zinegotzia].
    • Itsasu-Etxauri: gereziaren inguruko lanketa  [Irene Antona eta Leire Elizagarai, senidetze batzordeko kideak].
  • Erakunde publikoen programa eta laguntzak [Errukane Aperribai Garaia, Ekai Center Fundazioko kidea] .

15:00 Lanketa taldeetan: Udalbiltzaren funtzioa senidetzeen garapenean eta muga-gaindiko proiektuetan.

15:45 Hausnarketen aurkezpena

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!