Joan den irailaren 4an, asteartea, Iruñeko “hirigunea atsegin egiteko plana” izenekoa martxan jarri zeneko lehen urtea bete zen. Denboraldi honetan, Eskualdeko Hiri Garraioak 38.345.000 bidaia erregistratu ditu, hau da, aurreko aldi berarekin alderatuta, %5,5 gehiago (1.992.000 bidaia gehiago).
Edonola ere, gehikuntza hori hirigunea atsegin egiteko planari zein neurritan dagokion zenbatetsi ahal izateko, Estatu mailan EIN Estatistikako Institutu Nazionalak bildutako hiriko garraioaren emaitzetan jaso den joera berari eutsi balio EHGak lortuko zukeenarekin erkatu da emaitza hori, eskuarki korrelazioa handia izaten baita haiekin. Alderaketa horretan, hirigunea atsegin egiteko plana ezarri eta gero EHGak lortutako emaitzek erakusten dute 1.100.000 bidaiako gehikuntza gehigarria. Hori dela-eta, atsegin egiteari egotzi ahal izango litzaioke %3,0ko gehikuntza aurreko urtearekiko.
Hirigunea atsegin egiteko planarekin abiarazitako aldaketen balorazioa
Funtzionatzen urte bat igaro eta gero, Mankomunitateak balorazio tekniko positiboa egin du hirigunea atsegin egiteko planaren kariaz abian jarritako aldaketa guztietarako: zirkulazio esklusiboa EHGrako Lehen Zabalgunearen ingurunean, billabesek lehentasuna izatea semaforoen bidez Bake plazan, Eskualdeko Hiri Garraioa zuzenean gurutzatzea Paulino Caballero kaletik Nafarroa Behereko etorbidera eta, azkenik, billabesek bira egin ahal izatea (billabesek baino ez) Urdazubiko Monasterioaren kaletik Baiona etorbidera. Gero, semaforo bidezko beste lehentasun bat gehitu zen EHGrako Bake plazan, Oliveto Kondearen etorbidearen (ekialdetik mendebalderako noranzkoan) eta Yanguas y Miranda kalearen artean (hegoaldetik iparralderako noranzkoan).
Beste hobekuntza batzuk zerbitzuan
Horrez gain, Iruñerriko Mankomunitateak hobekuntza gehiago egin ditu Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan azken urtean. Hartara, hauek nabarmendu behar dira: linea berri bat jarri da martxan aireportura joateko, konexioa egin da Trinitarioetako aparkalekura, autobus gehigarriak jarri dira abian zenbait lineatan bidaien denborak bermatzeko (4., 7., 12. eta 20. lineak), maiztasunak hobetu dira (3., 10., 11., 17. eta 21. lineak) eta bidaldiak luzatu dira (1., 9. eta 12. lineak).
Amaitzeko, EHGaren zerbitzua 2018ko flota-berritzeari dagozkion autobusak eskuratzen ari da, den-denak teknologia hibridokoak. Lau autobus zurrun eskuratu ditu, hiru artikulatu eta hurrengo asteetan beste bost autobus artikulatu gehituko ditu. Horrenbestez, EHGaren flotako 33 autobus teknologia hibridokoak izango dira, hau da, autobus guztien %24. Beste alde batetik, ezaguna den moduan, %100 elektrikoak diren 6 autobus eta kargatzeko 2 zutoin eskuratzea esleitu eta horretarako inbertsioa onartu da, 9. linea osorik elektrizitatearen bidez ibiltzen den linea bihurtzeko.