Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Aperitifa eta Akanpada larunbatean Uharte Zentroan

Euskalerria Irratia 2017-11-23 20:31   kultura  Hiru Herri  Uharte

Goizeko 11:00etatik aurrera Gelen Jeleton artistaren eskutik, Kafeta-Zine con una “Archiva de DIY” Aperitifa eginen da, etaHabitación 7 ekimenari dagokion Akanpada: “Sorgina naiz, emakume arima-n”.

Aperitifa: Kafeta-zine con una “Archiva del DIY”

Aperitifa, artistak eta publiko orokorraren arteko topaketa informal bat da. Oraingo honetan, Gelen Jeleton artista eta ikertzaile ezagunak hiru zatitan banatutako eguerdia antolatu du: lehenik “Una Archiva del DIY” fanzinotekaren aurkezpena egingo du, fazine-ra gerturatze bat. Fanzinea, erresistentzia ekintza gisa eta honen erabilera pribatutik, publikora pasatzeko. Gelako aktibismotik, egunerokoan giltzapean, gutun formatura eta aitorpen publikora. Ondoren, Tarot-zinema saioa: parte-hartzaileen “Una Archiva del DIY” fanzine aukeraketa batetik abiatuz, tarot karta moduko jaurtitzea eginen da fanzine-irakurketa egiteko, artxiba-n presente dauden gai eta imajinariak aktibatuz. Eta azkenik, Mini-per-zine-errealizazioa, fanzine pertsonal bat, folio bakarrarekin, tolesdura anitzez, eduki diferenteez eta zenbait teknikaz baliatuz.

 

 

Habitación 7: “Sorginan naiz, emakume arima-n” Akanpada

Bi hezitzaileren gidaritzapean, belaunaldi arteko bitartekaritza lantegi honek, Habitación 7: “Sorginan naiz, emakume arimarako gerturatze estuago bat eskaintzen digu. Habitación 7, Rurru Mipanochiak Zugarramurdiko eta Mexikoko abortatzeko belarren eta afrodisiakoak diren belarren inguruan egindako ikerketa bat da, Habitación-en, Nafarroan bildutako belarretan oinarritutako margo-lanak ikus daitezke, jainko prehispanikoen inguruko beste marrazki batzuekin batera. Akanpadak bi sesio izango ditu, 11:00etan euskaraz eta 11:45etan gazteleraz.

 

Kafeta-zine con una “Archiva del DIY” Aperitifa eta “Sorgina naiz, emakume arima” proiektua, Nafarroako Gobernuak lagunduta eta Nafarroako Museoak, Jorge Oteiza Fundazio Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak elkarlanean sortutako “Ni denetan okerrena” proiektu artistikoaren baitan garatzen dira.

 

Gelen Jeletoni buruz

Gelen Jeleton (Murtzia, 1975), artista eta ikertzailea da.

“Archivo DIY: Hazlo tú misma. Música y dibujo en inicitativas autogestionadas y sus ediciones”artxibo feministaren egilea da, hauxe izan zen bere “Una archiva del DIY (do it yourself): autoedición y autogestión en una fanzinoteca feminista-queer” izeneko Doktoretzaren muina.

Arte Ederretan doktorea da Murtziako unibertsitatean, Arte Ederrak Gaztela-Mantxako Cuencako unibertsitatean ikasi zituen eta maisutza ikasketak Bartzelonako Arte Ederren fakultatean egin zituen. 1015ean Mexikoko Unibertsitate Autonomoan Genero Ikasketen Programan egonaldi bat egin zuen, ekimen autogestionatuen eta hauen edizioen praktika, musika eta marrazketarekin harremantzeko doktoretza ikerketa osatzeko.

Artista plastiko gisa lan egiten du Jesus Arpal Moyarekin batera Equipo Jeleton-en 1999. urtetik hasita. Bere lanaren zati bat, bere ikerketaren eta Doktore tesiaren euskarri den webgunean ikus daiteke: http://archivodiymusicaydibujo.tumblr.com/

Beste hainbat proiekturen inguruanere badabil: “Yo, la peor de todas”, MissArchive", "Helenística Fénix", "Lápiz por baqueta", “Autoeditoras: Hacemos Femzines”, "Penélope no espera", "Las Austenettes vs. Spycho­girlfriend", "Pájaras” …

 

Rurru Mipanochiari buruz

Rurru Mipanochia, Mexiko hirian bizi den ciborg bat da, UNAMeko Arte eta Diseinu fakultatean ikasi zuen, bere lana Mexikoko eta nazioarteko aldizkarietan kaleratua izan da, besteak, beste, Yorokobu, Chilango, PAC: plataforma de arte Contemporáneo, Hyperallergic, TheCityLovesYou. Mexikon eta nazioartean erakusketak burutu izan ditu, 2016an FONCA sortzaile gazteei eskainitako beka jaso zuen, 2017an Menorcako Xalubinia Grabatuen Zentroan egoitza bat garatzeko sailkatua izan zen. Kolonaurreko Mexikoko mitoen, kondairen, legenden eta jainkoen interpretazio garaikideak eta pertsonalak egiten ditu.

Artistaren webgunea: https://rurru.jimdo.com/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa