Arropa eta oinetakoak ere bereizten dira: 81.175 kilo irailean

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 2a, 08:30

Edukiontzi bereziak jarri dituzte bilketarako eta horiei esker jaso dira 6.420 kilo. Iruñerrian ontzi gehiago jarriko dituzte datozen hilabeteotan. 

Garbiguneak eta atez ateko bilketaren bidez 2016an 68.540 kilo jaso zituzten arropa eta oinetakoetan. Emauseko Trapuketariek jaso zuten gehiena, beraien ardura baita atez atekoaren bidez herritarrek sobran dutena biltzeko. Orain ere euren ardura da edukiontzi berrien kudeaketa egitea. 60 dira dagoeneko Iruñerriko Mankomunitateak jarri dituen ontzian zapatak eta arropa biltzeko eta abuztutik ontzi horietan 6.420 kilo jaso dituzte. Gainerako bilketa guneekin batuz gero guztira 81.175 kilo zapata eta arropa jaso dira. 

Fuksia kolorekoak dira. Erraz bereizten dira gainontzekoetatik. Albo batean dute irekiera eta inork lapur ez dezan itxiera berezia du. Tarteka ari dira edukiontzi horiek han eta hemen jartzen. Urrian Antsoain, Barañain, Berriozar, Erripagaina, Gorraiz, Uharte, Orkoien, Atarrabia eta Zizur Nagusian jarri dituzte.  Iruñerrian bereziki. 95 jarriko dituzte denera eta dagoeneko 60 jarri dituzte. 

571.300 KG ARROPA BILDUTA 2016AN

Edukiontzi berriak 3.000 litroko edukiera izango du eta aurretik kargatzeko ate bat, fuksia koloreko identifikagarria izango du eta lapurreten kontrako sistema, materiala ateratzea eragozteko. Unitate bakoitzak 635 euroko kostua du, eta, horrenbestez, edukiontzi guztiak kokatzeak 38.735 euro balioko du (gehi BEZa). Hasiera batean, Emausko Trapuketariek edukiontzi hauen bidez bilketa bat egingo dute astean, baina maiztasun hori doitzen joango da, bilketak duen bilakaeraren arabera. 

2016an, atez ateko bilketaren bidez, Emausko Trapuketariek 571.311 kilogramo arropa erabili jaso zituzten. Azken urte hauetako batez bestekoa 514.000 kilogramokoa izan da. Arropa bildu eta gero, trapuketariek ongi dagoen materiala hautatu egiten dute, bigarren eskuko salmentarako erabiltzeko beren azoketan edo handizka. Erabilerarik ez duen arropa garbiketarako zapi bihurtzen dute, hainbat motatakoak egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!