Lastotan Kooperatibak II Sex-eskola antolatu du martxorako

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 2a, 20:15

Martxoaren 11, 18 eta 25ean eginen dira saioak goizez Txantreako Auzotegin, euskaraz.  

Sex-eskola antolatu du Lastotan elkarteak, sexuaz eta hezkuntzaz hausnarketa egiteko. Martxoaren 11, 18 eta 25ean eginen dira saioak goizeko 9:30etatik 14:00etara Txantreako Auzotegin, euskaraz.  

16 urtetik gorakoentzat izena emateko epea zabalik dago jada hilaren 7ra arte.

Izena emateko lastotan@gmail.com helbidera bidali daiteke mezua.

Oihana Beloki Unzu eta Saioa Petrizan Lonbraña hezitzaile eta sexologoek eskola honen edukien berri eman digute.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!