Bidador Pastorala Barañainen, martxoaren 19an

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 7a, 13:53

Iruñean arrakasta handia lortu eta gero, Joxe Miel Bidador euskaltzale handiaren omenezko pastorala Barañaingo Auditorioan taularatuko dute. Sarrerak erosteko, klikatu hemen edo joan Karrikiri euskal dendara.

Zuberoako Pastoralean oinarrituriko ikuskizun koloretsu eta bizia: antzerkia, dantza, kantua... 80 lagun inguru arizale, kantari, dantzari eta musikarien artean, baita Tuterako Erraldoien Konpartsa eta San Lorentzoko Danzanteak ere, Joxemiel zena bi talde horien partaide izan baitzen. Ikuskizunean Bidadorren ibilbidearen glosa eginen dugu; Bidador euskaltzale, idazle, dantzari, ikerlari, alkate, laguna, familiako... ageri zaigu. Era berean, ikuskizunak Iruñea eta Iruñerriko Euskaldunoi eginiko gorazarrea izan nahi du.


Fitxa artistikoa:

Escritor/Idazlea: Jon Alonso
Dirección/Zuzendariak: Ihitz Iriart / Aritz Ibañez
Grupos invitados/Talde gonbidatuak: Comparsa de Gigantes de Tudela / Danzantes de San Lorenzo
Organizadores/Antolatzaileak: Duguna / Euskaldunon Biltoki / Karrikiri / Zaldiko Maldiko

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!