Berriozarko UPNko zinegotzi batek, Daniel Cuestak, jarritako helegitea aintzat hartu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak. Espainiako bandera eta Erregearen argazkia udalbatza aretoan ez egoteagatik jarritako errekurtsoa izan da. Nafarroako Administrazio Auzitegiak Espainiako legediari jarraiki, Espainiako banderaren eta Erregearen irudiaren erabileraren araudia gogorarazi dio Berriozarko Udalari. Argazkiak dena dela zenbait eraberritzerako erretiratu zuten eta horren ostean berriz jarri zutela jakinarazi du. Sententziari helegitea jartzen ahal zaio epaitegian.