Lantegi bat hutsarazi dute Taxoaren, barnean gai korrosiboak zituzten bi bidoiren lehertzeko arriskuagatik

Lantegi bat hutsarazi dute Taxoaren, barnean gai korrosiboak zituzten bi bidoiren lehertzeko arriskuagatik

Suhiltzaileek despresurizatu dituzte peroxido organikoa zuten bidoiak Taxoareko industria guneko kokatua dagoen Lizarraldea garraio enpresan. Ez da zauriturik izan. 

Arratsaldeko 15.32etan jaso dute deia Larrialdi Zerbitzuetan. Gai arriskutsuak zituzten bi bidoi hanpatuta zeudela ohartarazi dute deitzaileek, antza erreakzio kimiko baten ondorioz. Kordobillako suhitzaileak eta Foruzain bi talde bertaratu dira. 200 metroko segurtasun eremua ezarri ondoren, ur mahuka berezia kokatu dute eta ordu erdiz bidoien gainera ur hotza botatzen aritu dira haien tenperatura jeisteko asmoz. Jarraian suhiltzaileak hurbildu eta ontzien despresurizazio lanari ekin diote. Lanak bukatu ondoren, lantegiko beharginak haien postuetara itzuli ahal izan dira.