Iruñeko hiltegia Getzeko goi-lautadara eramateari argi berdea eman dio Gobernuak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 22a, 19:55
Aezkoako behiak. Argazkia Joxe Etxegoien, Aezkoa.net.

Auzo lagunen protestei kasu eginez, Nafarroako Gobernutik beste kokaleku batzuk aztertzeko proposamena egin zitzaien instalazioko sustatzaileei, baina aukera hori baztertu zuten. Baimena eman bai, baina Gobernuak baldintza berriak finkatu ditu hiltegia babesteko.

La Protectora S.A. merkataritza-sozietatearena den  Iruñeko hiltegia Galarko Getze herriko lautadara eramanen dute,  Protectora de Carnes S.L. (Proteca) sozietateak sustatutako instalazio berri batzuetara.

Garapen Ekonomikorako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko departamentuen abokatuek egindako txostenak eta txosten teknikoek azaldu dute proiektua indarrean dauden legediari egokitzen zaiola. Hori dela eta Gobernuak argi berdea ematea erabaki du baina baldintza berri batzuk finkatuz enpresa-ekimen hori babesteko.  

Lehena da abeltzaintza eta elikaduraren sektorerako estrategiko izateari uzten diola. Ikerketek diotenez  Iruñeko instalazioa itxi izan balitz ere, Nafarroako gainerako hiltegiek bermatuko zuten animaliak hiltzeko ahalmena. Hori dela eta Gobernuak Proteca sozietatetik ateratzea erabaki du. Gaur egun %20 partaidetza du Sodena sozietate publikoaren bidez. Instalazio berriak abian jarri eta urte beteko epea eman dute horretarako.

Bitartean, urte honetan, Gobernuak parte hartuko du Protecan hiru helbururekin:

- instalazio berriak ahalik eta bizkorren abiarazten sustatzea, ikusirik Iruñeko egungo hiltegiko jarduera zer ingurumen-baldintza eskasetan egiten den.

- instalazio berrietarako onartutako negozio-plana betetzen dela zaintzea, bolumenari jarraipena ematea mugatuta dagoena (merkatuko kuota) eta hiriburuan gaur egun hiltzen den ganadu-motaren baldintzak izanik (txerriak hil gabe).

- Galarko goi-lautadari lotutako tokiko eragileekin jarraipen-batzorde bat sustatzea, enpresa-jarduera horren garapena gardena izan dadin eta, hala, kaltetutako biztanleak une oro informatuta egoteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!