Igandean Bizikletaren Eguna Berriozarren

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 10a, 20:53
Argazkia: Eguzkiplaza

Heldu den igandean 10:30etik aurrera, Berriozarko Bizikletaren XIV. Eguna eginen da BTT Berriozar taldeak eta Udaleko Kirol Arloak antolatuta. 

Heldu den igandean eginen den kirol froga honek irteera eta helmuga Basoa pasealekuan izanen ditu, Eguzki plazaren ondoan.

Izen-ematea Kiroldegian egin daiteke aldez aurretik (3 euro), baita probaren egunean bertan ere (5 euro), 9:45ak baino lehen.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez “ibilaldi bizikletazalea da, ez lehiazkoa, adin guztietako pertsonentzat egokia”. Garraio gisa zein ariketa fisikoa egiteko bide bezala, bizikleta erabilpena sustatzea da helburua.

Aurtengo ibilbidea 12 km-koa izanen da. Haurrek ibilbide motzagoa eginen dute, 7 bat km-koa.

Ziklistak segurtasun-ibilgailuen artean kokatuko dira, hau da; hasierako ibilgailuaren eta erratz-ibilgailuaren artean.

Ibilbide osoan anbulantzia egonen da ondoan, baita Osasun Etxeko langileak ere. Izena emandako guztiek kirol-istripuen gaineko asegurua izanen dute. Adingabeek gurasoen baimena beharko dute izena eman ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!