Elkartasun lasterketa izanen da Lasterbidean. Igandean Berriozarren eginen dute euskal presoen sakabanaketaren aurkako ekitaldia. Korrikaldian 1.000 lagunek izen ematea espero dute antolatzaileek, “kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekimena da Lasterbidean eta jendearen parte hartzea zinez garrantzitsua izaten da”. Korrika egiteaz gain eta elkartasunaz adieraztearekin batera bestelako ikuskizunak ere izanen dira: herri kirolen erakustaldia, dantzaldia, haurrentzako jolasak eta baita herri bazkaria ere.
Lasterbidean, errepresaliatuen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko ekimena da. Lasterketan emandako urratsak, elkartasun keinu bihurtzea da ekimenaren helburua. 11:30ean izanen da Berriozarko lasterketa igandean.