Sute ikusgarria Antsoaingo industria-nabe huts batean

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 2a, 10:05

Ostiral arratsaldean gertatu zen sutea Aranguren enpresak Artika kalean zuen lantegian. Ke adar beltz ikusgarria sortu zen eraikinean, bertan pilatuta zegoen zaborra erretzean.

Arratsaldeko 19:25ean piztu zen sutea Industrias Aranguren lantegi zaharraren industri-nabean, Antsoainen. Trinitarioen parkeko suhiltzaileak lanean aritu ziren, baina bertatik ateratzen zen ke adar beltzak zaildu egin zituen lanak. Barruan pilatuta zeuden zabor eta neumatikoen erreketak sortarazi zuen kea. Sabaia behera erortzeko arriskua eta neumatikoen erreketak ezinezkoa egin zien suhiltzaileei nabe barrura sartzea.

Funtsak enpresako kideek bideoan hartu zituzten sutearen irudiak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!