Hauteskundeak 2015

José Ángel Saiz izanen da EH Bilduko zerrendaburua Zizur Nagusiko udalerako

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 16a, 11:54

“Iriarte alkatearen adreiluekiko obsesioa nagusitu da legealdi honetan Zizurren. Berak bultzatuko hirigintza planek auzo berri oso bat, Ardoi, bazterrean utzi dute”. Hori da Saizek bere hautagaitzaren aurkezpenean adierazi zuena joan den ostiralean.  Honen aurrean berak proposatzen duena da Ardoi herriarekin lotzea barneko garraio publikoa sustatuz. Honetaz gain haur eskola eta mediku kontsultategi berriak zabaltzeko asmoa ezagutarazi du.  

Bestalde, Santa Cruz eremuaren biziberritzea, bertako merkataritza bultzatzea, ludoteka eta  kirol instalazioak berritzea eta enplegu plana abiaraztea dira bere proposamenak.

Hautagaiaren biografia

José Angel Saiz Arangurenek 50 urte ditu. Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan  doktorea, eskola bitartekaria eta filosofía irakaslea da Zizur Nagusiko institutuan.  Haurrentzako Nazioarteko Filosofia Gunean Nafarroako ordezkaria da eta ohiko iritzi emale hainbat komunikabidetan.

Bilduko eleduna izan da Zizurko Udalean legealdi honetan. Aspaldidanik herri, kultur eta kirol ekimenei lotua dago. Azken hamabi urteotan Ardoi Futbol Taldeko presidentea da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!