Aldous Huxley “Hiru adimen mota daude: gizakiarena, abereena eta militarren adimena”

Euskalerria Irratia 2014ko api. 2a, 18:56

Epikteto kutxa bada Josetxo Azkonak gurera asteazkenero ekartzen digun oparia. Kutxa honen barruan pentsalari eta idazle handien esaldiak biltzen ditu guretzat. Oraingo honetan Aldous Huxley, Mundu zoriontsua izeneko lan ezagunaren egilearenak. Intelektual aparta, kultura entziklopedikoa zuena, bidaiazalea eta gizon-emakumeak mendean hartu nahi dituen  boterearekin kritiko zorrotza.

* Agian, historiaren irakaspen handiena da, inork ez dituela historiaren irakaspenak ikasi.

* Esperientzia ez da gertatzen zaigun hori, baizik eta zer egiten dugun gertatzen zaigun horrekin.

* Ohiturak luxuzko gozamena eguneroko behar arrunt bihurtzen du.

* Honakoa hau da jenialtasunaren sekretua, zera, haur-espiritua zahartzaro arteraino gordetzearena. Horrek erran nahi du ez dugula adorea inoiz galdu behar.

* Nola dakizu gure lur-planeta ez dela bertze planeta baten infernua?

* Unibertsoan, gutxienez, bada, ziur aski, hobetu dezakezun txoko bat. Zeu zara txoko hori.

* Gezur kilikagarri batek interesik gabeko egia bat eklipsatu dezake.

* Gizakiak oro jainkoak dira haien zakurrentzat. Horrexegatik, bada jende mota bat zakurra gizakia baino gehiago maiatzen duena.

* Burgesa giza abere etxekotu perfektua da.

* Hiru adimen mota daude: gizakiarena, abereena eta militarren adimena.

* Benetako orgia batek ez du liburu pornografiko batek adina kilikatzen.

* Inoiz guregandik hurbil ikusten ez ditugun auzokideak, auzokide idealak eta perfektuak dira.

* Osotasuna presente dago baita zati puskatuetan ere.

* Benetako nortasun batek borondate tinko bat eskatzen du.

* Bai, tragedia bateko partaideak gara; komedia batean, berriz, so-egileak ginateke.

* Gizaldi bakoitzak uste du aurrekoa baino adimentsuagoa dela berea.

* Zera aldarrikatu nahi dut: gizajo izateko eskubidea.

* Zibilizazioa jan nuen. Bihotzerrea eragin zidan, eta gaixotu nintzen.

* Minez eta kezkaz egon beharrean gaude. Bestela, ezinezkoa da benetako esaldi on eta sakonak sortzea.

* Zoriontasuna ez da sekula hotsandikoa.

* Fikzioak badu arazo bat, hots, zentzu gehiegi duela. Errealitateak, aitzitik, ez du sekula zentzurik izaten.

* Kastitatea da sexu-perbertsioen artean antinaturalena.

* Badago ezerezaz zer edo zer esatea?

* Gizakiek Zesarrak eta Napoleonak jainkotzat hartzen dituzten bitartean, Zesarrak eta Napoleonak sortuko dira hutsik egin gabe, gizakiaren zorigaitzerako.

* Jende oro jende ororena gara.

* Kasu gehienetan ez-jakintasuna gainditu daitekeen arazo bat da. Baina ez dakigu zergatik ez dugun jakin nahi.

*Gizakiok kontentagaitzei zor diegu aurrerabidea.

* Hara, zer gustura nengoke, baldin eta zorionaz gogoetatu beharko ez banu!

* Bat iristen da puntu batera non -are Beethoven edota Shakespeare  gogo atseginean izanik ere- erraten baituzu?: “Baina, hau da guztia?”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!