*Dena etengabeko jarioa da.

Euskalerria Irratia 2013ko abe. 19a, 19:30

HERAKLITO izan da gure “Epiktetoren kutxa” saioko protagonista.

Heraklito Efesokoa antzinako Greziako filosofoa zen,

Heraklito da pentsamenduari buruzko hausnarketa egiten duen lehenengo pentsalaria. Unibertsoaren etengabeko mugimendua edo dinamismoa ikusi zuen. Hau izan zen Heraklitoren ekarpen nagusia: panta rhei (dena mugimenduan dago) aforismoan laburtzen du ikuskera berri hau.

Honekin lotutaAurkarien doktrinaz mintzo zen. Etengabeko aldaketak naturaren oinarrizko ezaugarriak dira. Aurkakoen harmonia da kosmosaren lege unibertsala.

Josetxo Azkonak bere esaldi sorta ederra ekarri digu.

 

*Mundu hau, ororena den mundu hau, ez zuen jainkoetarik bakar batek egin, ez eta gizakietarik bakar batek ere. Baizik eta beti izan zen, eta da, eta izanen da su beti biziduna, neurriaren arabera piztu eta neurriaren arabera itzaltzen dena.

 

*Inor ezin da bitan ibai berean bainatu, ibaian dena aldatzen delako, eta baita bainularia ere.

 

*Hiltzea da esna gaudelarik ikusten dugun guztia. Ametsa da lo gaudelarik ikusten duguna.

 

*Hilezinak hilkorrak dira; hilkorrak hilezinak… Batzuek bizi dute bertzeen heriotza; bertzeak hiltzen dira bertzeen bizialdian.

 

*Ez zen armoniarik izanen tonu zorrotzik eta tonu apalik ez baleude, ez zen animaliarik izanen emerik eta arrik ez baleude, horiek guztiak elkarren arteko kontrakotasunean baitaude.

 

*Gaixotasunak atsegin egiten du osasuna; goseak asetasuna; nekeak atsedena.

*Bizi eta bete itzazu zeure desioak bizitzan zehar, hori baita existentziaren xedea.

*Zeren eta, elkar-jotze-indarrik gabe ez dago higidurarik, ez dago errealitaterik.

 

*Gizaki orok du bere burua ezagutzeko ahalmena, eta badu denaz jakinduriaz gogoetatzeko.

 

*Dena da aldakorra, deusek ere ez du irauten.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!