Leku eta pertsona izen batzuk dira idatzirik gelditu zaizkigun euskararen testigantzarik zaharrenak. Historian zehar euskara hizkuntza mintzatua izan da baina paperetara pasatzeko beti zailtasun handiak izan ditu. Bigarren planoan gelditu da mendez mende. Hori dela eta toponimia oso lagungarria dugu jakiteko nolakoa izan den gure hizkuntzaren hedadura Historian zehar. Iruñean, esate baterako, XVII. mendera arte sortzen ziren euskal toponimoak. Horrek esan nahi du bertako lur jabeen, eta ez soilik kanpotik etorritako batzuk, euskaldunak zirela. Halako azalpen interesgarriak ekarri dizkigu Arratsalde.on saiora Mikel Belasko, toponimia kontuetan aditu handiak.