Horrela bukatzen dira ipuninak. Errealitateari inolako tarterik utzita, kontakizunak gu entretenitzea helburua beteta. Narrazio linealak, koloretsuak, ekintzez beterik, pertsonai anakronikoek josita, edozer gauza harrigarria egiteko gauza direnak. Horrela maite ditugu ipuinak. Horrela maite dugu errealitatea ere?
Aste honetan Espainako herrixka baten izen ikasi dugu: El Salobral. Bertan genero indarkeri kasu argia izan dena, Romeo eta Julietaren bertsio postindustriala bezala kontatu nahi izan digute. Oztopoz beteriko harremana, maitasun gatazkatsu baten amaiera trajikoa. Odolez zipriztindutako bikote baten istorioa, bi familien arteko harreman traketsek baldintzatuta.
“... edo ez bazan”
Errealitatea ikuskizuna bilakazten dugun heinean herritarrak ikusle hutsak bilakatzen gara.
Hor pertsonaiak: hiltzailea eta biktima; hor ekintzak: mehatxu askoren ondorengo hilketa; eta hor ere testuingurua: egiturazko indarkeri matxista eta jabetze eta sumisioan oinarritutako bikote harremanaren eredua.
Istorioaren narrazioaren eraikuntzarekin batera entzulearen jarrera eraikintzen da.
Axola zaigu beraz, hala bazan edo ez bazan. Kontzeptuak eta testuinguruak axola zaizkigun. Genero indarkeria genero narratiboa bilakatzea axola zaigun bezala.