Aitor Etxarte: Polemos eta hiria

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 12a, 11:04

Irrati urtea bukatzen den honetan beste bukaerak antzematen dira paraleloan: berezko etorkizun hobearena, bizitzarekiko nartzisismoaren ikuspegiarena, progreso materialaren mugagabetasuna edo alderdi eta sindikatuena orain arte ezagutzen ditugun bezala.

Iruñeko Merced kaleak ezagun eta ezezagunez, uluz, pankartaz, amorruz beterik sentitu ditugu aurten. Etxetik kalerako erabakia hartu dugula nabarmendu denean, giza bizitzaren berezko polemikotasuna aldarrika aritu gara, gogoratuz polemika, grezierako polemosetik dator, hau da, gerratik. Denbora eta espazioa konpartitzen ditugun pertsona eta jendarte sektoreek elkarturik eta aurrez garelako, interes eta jabetza ezberdinak ditugulako.

Giza lotura guztietan den aurkakotasunak disensoa elikatzen du etengabe klase, sexu, kultura edo arraza artean. Disensoak lotzen gaitu eta, aldi berean, gure alde garaitu nahi dugu. Orain bezala, ondasunen banaketa egoerak muturrera jotzen duenean kaleak aurkakotasunari bidea ematen dio.

Eta gatazka garaietan utopia ezinbestekoa delako, hiria amesten dugunean argitzeko dugu jendartearen arteko edo naturarekiko nolako loturak sortzearen alde garen, zeintzuk teknologiak eta balore estetikoak bultzatu nahi ditugun hiria eta gure eraldaketa, biak, indar kolektiboen bidez lotuz.

Estimatua dugun David Harveyk idatzi du gure hiriak eta gu geu, egin eta berregiteko askatasuna da dugun eskubiderik preziatuenetarikoa eta, tamalez, ahaztuenetarikoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!