Aitor Etxarte: Grebak eta kulturgintza

Euskalerria Irratia 2012ko eka. 5a, 09:30

Asteburuan Literaturia ospatu da Larrabetzun. Laugarren edizioa egin du aurtengoan ohikoa duen osagarriarekin: kultur sortzaile eta zaletuen topaketa.

Batek aspaldian esan zuen euskal kulturaren neurri txikiak ahalbideratzen zituela mirakulu txikiak, besteak beste, sortzaileekiko hurbiltasuna. Hamaika idazle, musikari, aktore edo kulturgileekin topatzeko aukera ematen du Larrabetzuko asteburuak. Hiztun komunitate handi batean ezinezkoa dena, gurean errealitate egiten dugu sortzaile askorengan herrigintzarekiko piztuta duten jarrerari esker eta zaletu askorengan kultur interesak tokia duelako egunerokotasunean.

Tamaina eta interesen arteko harremanak sortu duen historia aldatzeko bidean da zaletasuna kulturalak, gero eta gehiago, jokaera nartzisistaren tankera duelako, komunak diren proiektuetatik kanpo, kontsumoarekin eta autoasetzearekin lotuagoa. Kultur produkzio arinak, freskoak, kaskarinak, friboloak, zuriak dira arrakastaren ezaugarriak. Beste guztia lurperatzen da, bazterretara, linboetara bidaliz.

Asteburu honetan han ikusitako sortzaile oso ezagun askoren bizitza ekonomiko zaila, heroikoa batzuetan, ezagutuz iruditu zait herrigintzarako hariak sortu eta harilkatzen dituzten gure intelektualek ez dituztela merezi sarri askotan jasaten dituzten bizi baldintzak.

Haizea Barcenillak idatzi du: lan horien ezaugarriak prekarietatea, esplotazio basatia, mugikortasun zoroa eta bizitza pribatu eta profesionalaren arteko banaketaren desegitea da. Intelektual prekarioaren figura berria, alegia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!