Liburua izango dute aztergai hiru euskal emakume idazlek. Mari Luz Estebanek, Katixa Agirrek eta Garazi Arrulak 'Liburuaren anatomia: irakurtzea, idaztea, editatzea eta beste pasio batzuk' solasaldian parte hartuko dute. Amaia Zufiak gidatuko du jarduera. Mahai-ingurua euskaraz izango da, aldibereko itzulpenarekin. Mankomunitatearen egoitzako Pinaquy aretoan solastuko dira arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Gizarte antropologian ikertzailea da Mari Luz Esteban. Mugimendu feministako kidea ere bada. Hainbat saiakera argitaratu ditu, ezagunenak: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio eta Crítica del pensamiento amoroso. Poesian ere aritu da Esteban: Amaren heriotzak libreago ninduen, Andre zaharraren manifestua eta Haragizko erreformak.
Garazi Arrulak itzulpengintza eta interpretazioko ikasketak egin, eta autoitzulpenari buruzko doktoretza-tesia aurkeztu zuen. Gaur egun editorea ere bada. Eta haur eta helduentzako dozenaka literatura-lan ekarri ditu euskarara; azkena, Sylvia Plathen Beirazko kanpaia eleberria. Sormenean ere aritu da Arrula besteak Lurraz beste eleberrian.
Katixa Agirre euskal idazlea da. Helduentzako ipuin liburuekin ekin zion bere ibilbideari Sua Falta Zaigu eta Habitat, esaterako ipuin liburuekin ekin zion bere ibilbideari. Paraleloki, umeentzako literatura ere idatzi zuen.