Bertsolaritza Iruñean indartsu jarraitzen duenaren seinale: Bertsoaroaren 34. edizioa da aurtengoa. Sei ekitaldi antolatu dituzte Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean. Jarduerak doakoak dira, itxiera bertso-afaria izan ezik.
Bertsolari hasi berriak eta plazan esperientzia dutenak elkarrekin arituko dira. Nafarroako zein Euskal Herri osoko bertsolariak buruz buru arituko dira otsailaren 4tik 27ra bitartean.
Bertsoaren programazioa, egunez egun
Bertso Trama bertsolari gazteen saioa
- Bertsolariak: Aitor Ugarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Araitz Katarain, Kattalin Lizarraga, Kattin Madariaga. Gai-jartzailea: Iratxe Legarra.
- Otsailak 4, asteartea, 19:00etan Kondestable Jauregian
I. Bertso-jaialdia
- Bertsolariak: Aissa Intxausti, Ane Labaka, Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Ander Aranburu.
- Otsailak 6, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Aurretik, 18:30ean, 2024ko Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko dituzte.
Iruñeko Historia Bertsotan. Bertso-saio historikoa
- Bertsolariak: Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina. Historialaria: Joseba Asiron. Aurkezlea: Ainhoa Larretxea.
- Otsailak 13, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan.
II. Bertso-jaialdia
- Bertsolariak: Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia. Gai-jartzailea: Maialen Belarra.
- Otsailak 20, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan.
Bertso jasa, bat-bateko jolasa
- Bittori Elizalde eta Endika Legarraren eskutik haurrendako bertso-lantegia antolatu dute. 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako. Izena eman behar da otsailaren 19a baino lehen, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora idatzita edo 948143747 telefonora deituta.
- Otsailak 21, ostirala, 17:00etan Iturramako Civivoxean.
Bertso-afaria
- Bertsolariak: Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo.
- Otsailak 27, osteguna, 20:30ean, Geltokin.
- Sarrerak: salgai dira dagoeneko, 32 euroan, www.geltoki.red/eu/ webgunean.
Nafarroako Antzerki Eskolan eginen diren ekitaldietarako ez da izenik eman behar eta toki guztiak betetzen diren arte sartu ahal izango da.