Basotxoaren ingurunea egokitzeko proiektuak txirrindulariendako Zerbitzugunea izanen du gune hauetan: Basotxo, Taconera eta Navas de Tolosa kaleen arteko gunean, Tres Reyes hotelaren atzealdean,Alde Zaharraren mugan, Donejakue bidean bertan eta hiri osoan bizikleten joan-etorri gehien erregistratzen dituen Navas de Tolosako bizikleta-neurgailutik gertu. Hornidura berria 8.170 m2-ko eremu batean egonen da, eta asmoa da oinezkoek gunea mugatzen duten hiru kale horien eta Taconerako lorategien arteko oinezkoen joan-etorriak berrantolatzea, landare-masa hobetzea, eta paseoan ibiltzea eta egotea erraztuko duten ibilbide malguak sortzea. Gainera, gune horretan haur-jolasak jarriko dira.
Gaur goizean aurkeztu dute Borja Izaguirre Larrañaga Hiri Jasangarri eta Bizigarriko zinegotzi ordezkariak eta Mikel Armendáriz Barnechea Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako alorreko zinegotzi ordezkariak. Gunea egokitzeko proiektuaren idazketa joan den ekainean adjudikatu zitzaionJokiñe Crespo Garbisu, Laura Hernández Sanz, Ignacio Cordero Fort eta Santiago Virto Callejak eta MyA Ingeniería Proyectos y Consultoría energética S.L enpresak osatutako taldeari. Proiektuak barne hartzen du sareak berritzea, zuhaitzen baldintzak hobetzea, lorategi berriak sortzea, luminariak berritzea eta altzari berriak jartzea barne hartzen baititu, 1,9 milioi euro inguruko inbertsioa izanen du. Zenbateko horretatik 80.000 euro txirrindularien gunean inbertituko dira, eta gune osoaren berroneratze-lanak 2025eko sanferminen ondoren jarriko dira abian.
Zikloturistak eta bizikleta-erromesak
Asmoa da gune bat sortzea, Done Jakueren erromesaldia bizikletaz egiten dutenen merkatu-nitxoari ematen zaion arreta indartzeko. Une honetan, Frantziako Bidea bizikletaz egiten dutenen kopurua Iruñera iristen direnen % 5 baino ez da (urtean 70.000 inguru). Horrez gain, Iruña hiri erreferente bihurtu nahi dute Eurovelo sarea Espainiako estatuan sartzeari dagokionez. Inplikatutako alorren arabera (Turismoa eta Mugikortasuna) Basotxoa gune hori kokatzeko ingurune ezin hobea da ezaugarri horietako gune bat kokatzeko. Izan ere, hiriko ingurune historikoaren sarreran kokatuta dago, eta, gainera, Done Jakue Bideak eta Eurovelo Sareak zeharkatzen dute; Eurovelo Sarea Europa osoa zeharkatzen duten distantzia luzeko mugaz gaindiko sarea da, 90.000 km inguru dituena.
Hasiera batean zerbitzugunea 20 txirrindularako pentsatu da, baina handitu ere egin daiteke. Aparkaleku estali eta modularren (‘nBici’) eremu batez gain, guneak zikloturistendako armairu eta zaindegiak izanen ditu. Halaber, txirrindula norberak konpontzeko behar beste elementu izanen dituen tailer edo geltoki bat eta ordezko piezak erosteko makina automatiko bat izanen ditu. Gainera, txirrindula elektrikoendako karga-guneak egonen dira.
Horrez gain, hirian duen kokapenari esker, bai Euroveloko zikloturistek, bai Done Jakue erromesbidea egitea erabakitzen dutenek hiriko gune horretako zerbitzuak erabiltzen ahalko dituzte, hala nola. . bizikletak alokatzeko Antoniuttiko eta Aduanako Zokoko puntuakan, Basotxoko “euritako” deiturikoan eta Antoniuttin dauden komun publikoak, Hilarión Eslava kaleko 9. zenbakiko dutxak eta garbitegia eta 3 iturri Basotxoan eta beste 6 Taconeran.
Errekoleten plazako kioskoa lekualdatzea
Baina zerbitzugune berri hori sortzea ez da Basotxoko hiri-berroneratze proiektuak duen berrikuntza bakarra. Udalak, gainera, lehen Errekoleten Plazan zegoen kioskoa bertara eramateko aukera ikusi zuen. Ekainean, halaber, birgaitzea Construcciones Leache SL enpresari adjudikatu zitzaion, 64.163,88 euroan. Proiektua Miguel Monreal Vidal arkitektoak egin du. Helburua 5,5 metro koadroko kioskoa zaharberritzea zen, informazio komertziala eta turistikoa pantaila digitalen bidez emateko puntu gisa berreskuratzeko.
Zikloturistendako zerbitzugunea Basotxoko kalearen eta Navas de Tolosa kalearen elkargunean kokatuko da, eta kioskoa, berriz, Basotxo kalearen eta Taconera kalearen arteko elkargunean. Basotxoa turismoa erakartzeko agertoki gisa indartzeaz gain, Errekoleten plazako irisgarritasuna hobetzeko hartu da kioskoa toki berrian kokatzeko erabakia, kioskoa Errekoleten plazan baitzegoen.
Nahiz eta proiektu osoa ez den berehala gauzatuko, abian jarri dira kioskoa lekualdatzeko eta txirrindulariendako zerbitzugunea kokatzeko lanak; lehenengoa urte amaierarako egonen da prest eta txirrindulariendako zerbitzugunea 2025eko sanferminak baino lehenago.