ARGAZKI GALERIA | Ehun afaltiar eta mila esker

Euskalerria Irratia 2024ko eka. 10a, 13:15

Ehun lagun elkartu ziren ostiral gauean, Euskalerria Irratiaren 2023-2024 denboraldiko kolaboratzaileen afarian, Iruñeko Karrika Nagusiko Katakraken. Hainbat sortzaile, euskalgintzako kide, herri mugimenduetako militante, sindikalista eta politikari, irratiaren gibelean dagoen komunitate zabalaren ordezkari.

Aperitifa Euskalerria Irratiko ordezkari Juan Kruz Lakastak eta Reyes Ilintxetak zerbitzatu zuten, eskertze hitzaldi moduan. “Zuen ekarpena ordainezina da zentzu literal zein figuratuan, gure irratia bideraezina bailitzateke zuek gabe, gure programazioa modu boluntarioan, musu truk, aberasten duzuen 200 kolaboratzaileak gabe”, azaldu zuen Lakastak. “Gurea irratia profesionala da, baina baita komunitarioa ere, eta ezinbesteko osagarri du 200 kolaboratzaileen ekarpena, baita 1.000 bazkideena ere”, gaineratu zuen Ilintxetak.

Hain ziren, besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko Aingeru Mimentza, Topaguneko Ozkar Zapata eta Iñaki Sagardoi, Behatokiko Agurne Gaubeka, AEK-ko Asier Biurrun eta Xabier Gartzia, IKAko Nekane Otamendi eta Xabier Martinez Lezea, DIndaia Fundazioko buru Esther Lakasta, Bertsozaleen Elkarteko Gontzal Agote, Zaldiko Maldiko elkarteko Ihitz Iriart, eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioko Kike Diez Ultzurrun eta Fermin Erbiti.

Sorkuntza artistikoari dagokionez, Kale Nagusiko liburu dendako areto nagusira hurbildu ziren Duguna Dantza Taldeko Aritz Ibañez, Martxelo Diaz eta Aniana Alfaro; Goxuan Salsa taldeko Julen Leuza eta Claudia Rodriguez; Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko eta Martin Cervantes Tuli; The Icer Companyko Iker Cia; Huarte Arte Garaikde Zentroko zuzendari Oskia Ugarte.

Afarian izan ziren, halaber, EH Bilduko parlamentari Laura Aznal eta Irati Jimenez, Geroa Baiko ordezkari Maria Solana eta Mikel Asiain, EH Bilduren Iruñeko udaleko hautetsi Garbiñe Bueno eta Borja Izagirre, Atarrabiako alkate Mikel Oteiza, eta Huarteko zinegotzi Isa Etxeberria.

Komunikazioren munduaren ordezkari, Katakraken izan ziren Berria egunkariko Joxerra Senar eta Ion Orzaiz eta Argia aldizkariko Xabier Letona. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!