Hasi dira Aldaz Anaiak zurgindegiko langileak 2024ko entzierroetako hesia jartzen

Haritz Pascual Garjon 2024ko mai. 31a, 12:23

Ikusmira mediatiko handiaren erdian hasi dira zurginak hesia paratzen.900 zutoin, 2.700 ohol eta 2.500 ezpala erabaliko dituzte, hilabete batez luzatuko diren muntai lanetan.

Goizeko 11etan, Garesko enpresako langileek Telefonicako zatiaren amaierako zutoin bertikalak eta ohol horizontalak jarri dituzte, Zezen Plazako kalezuloaren sarreran, hain zuzen ere.

Azken asteetan, Gas Kortetan, ibaiaren ondoan, arotzeriako langileak zurezko elementuak (900 zutoin, 2.700 ohol eta 2.500 falka) aztertzen eta ordenatzen aritu dira. Elementu horiek ostiraletik uztailaren 6ra bitartean instalatzen joango dira. Material horren guztiaren % 2, gutxi gorabehera, urtero berritu behar da, zura hondatuz doalako.

Entzierroko 850 metroetan ere 70 ate jartzen dira, hainbat tamainatakoak, bai hesiak husteko, bai ibilbidea ixteko, lasterketa norabidez alda ez dadin. Gailuaren elementu bakoitzak aurrez ezarritako segurtasun-egitura bat du; izan ere, urtero, elementu berak puntu berberetan ahokatzen dira, zenbakiak eta letrak konbinatzen dituen kode bati esker, eta zenbakiak eta letrak pinturaz markatuta daude zurezko elementuetan. Zutoinak lurrean finkatzen dira, hormigoizko kutxatiletan (ainguraketa-putzuak) sartuz. Kutxatila horiek altzairuzko estalki batez estalita egoten dira urtean zehar.

Hilabete osoan zehar jarraituko dute hesi bikoitza jartzeko lanek, harik eta uztailaren 6an Amaya eta Estafeta kaleen zati bat behin betiko itxi arte. Sanferminetako egun bakoitzean, 08:10 aldera, hesiaren zati handi bat desmuntatu egiten da trafikoa eta zirkulazioa ahalbidetzeko. 70 pertsona inguruk egiten dute lan egunero hurrengo entzierroa baino lehen berriro muntatu behar den azpiegitura horretan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!