Euskal Herriko Bollotopaketak egin dituzte asteburuan Leitzan

Bidane Beloki Ezker 2024ko api. 29a, 09:59

Bostehun pertsona inguru izan dira hausnarketa eta eztabaida zenbait egiten. "Emakumetasunari eta normatibitateari aurre egiteko" estrategia baten beharraz mintzatu dira.

Subjektu bolleroa definitzea eta horren inguruan hausnartzea izan da asteburuan egindako topaketen helburua. Gizon eta emakume kategoriak deuseztatzeaz, eta "emakumetasunari eta normatibitateari aurre egiteko" estrategia baten beharraz mintzatu dira Leitzako Bollotopaketetan.

Gaur egungo galdera, eztabaida eta erronkei begira jartzeaz gain, iraganari ere heldu diote, orain dela 40 urte Euskal Herriko lesbianen lehen topaketak antolatu zituztenei eskertzea eta aitortza eginez.

Borroka intersekzionala eta beste borrokekin aliatua dagoen borroka dela adierazi dute mahai inguruetan, emakumeen arteko harremanetatik harago doana eta emakumetasunaren ideiari ere ihes egiten diona. 500 pertsona inguru batu dira hausnarketa horiei heltzeko.

Besteak beste, ahalduntzeaz aritu dira eta Kattalin Minerrek iritzi dio “bollera izatea disidentziarako leku bat” dela. Mahai-inguru, hitzaldi, bertso saio eta musika artean egin dituzte hausnarketok asteburuan Euskal Herriko bollotopaketetan, Leitzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!