Gaur hasiko da Harroturen neguko programazioa 'Irakuirle' jarduerarekin

Bidane Beloki Ezker 2024ko urt. 11a, 10:11

Euskarazko jardueren artean irakurle taldea, antzerkia eta norberaren ahalduntze programa. 

Stone Butch Blues, Mari-Mutil handi baten Bluesa, Leslie Feinbergen liburua aztertuko dute irakuirle irakurle taldearen lehenengo saioan, gaur arratsaldeko neguko programazioari hasiera emanez.

LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak antolatutako jarduerak dira. Urtarrilaren 11n hasi eta martxoaren bukatuko dira. Euskarazko lau jarduera izango dira, haien artean, irakurle taldearen saio bat, norberaren ahalduntze programako bi jarduera eta antzerki emanaldi bat.

Norberaren ahalduntze programa 

LGTBI+ pertsonei elkarri laguntzeko taldeak hainbat saio eskainiko ditu hiruhilekoan zehar; urtarrilaren 30ean, otsailaren 27an eta martxoaren 26an izango dira. Saioak arratsaldeko 18:00etan izango dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Programa honen barruan ere Harrotuko armairua lantegia antolatu dute. Genero rolak apurtzeko tartea da, askatasunez jantzi, sentitu eta adierazteko. Urtarrilaren 18an, arratsaldeko 17:00etan izango da eta Amaya Sanz-Luna Femmek gidatuko du jarduera.  

Martxoak 14, Ene be

Ene be antzezlana gizon edo emakume izatearen esanahiari buruzko usteak zalantzan jartzeko gune bat eta izateko modu ez bitarrak aldarrikatzeko toki bat izatea du xede. Gara San Martín da antzezlanaren arduraduna eta, artista, aktorea, eszena-sortzailea eta LGTBIQ+ aktibista da. Nafarroako Antzerki Eskolan izango da emanaldia, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Harrotu adi duzu

Halaber, boluntarioei zuzendutako esparrua ere badu Harrotuk: Adi duzu. Iruñeko LGTBIQ+ pertsona eta kolektiboak elkartzeko eta errealitate ezberdinei buruz hitz egin eta horrela batera lan egiteko sareak sortzeko gunea da. Jorratu nahi diren proposamenak aldez aurretik e-mailez, telefonoz edo sare sozialen bidez helarazten dakizkioke Harroturi. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!